Evergreening the cut

by

Curating Positions: a cut through the screen ikerketa-taldeak Evergreening the cut aurkeztuko du, joan den ekainean DAIren, Dutch Art Institute-ren COOP SUMMIT-n, Nidan, Lituanian, estreinatu zen ekoizpen filmiko kolektiboa.

EVERGREENING THE CUT
Evergreen-cut zinemak, Ingurumen Olatu Berria izenaz ere ezagunak, artearen elkarlaneko muina atzeman nahi zuen (giza eragileaz bestelakoak barne), baina ez zuen bere helburua bete. Artisten taldeak erabaki zuen aurre egitea bere larritasun eta akatsei, ego eta elkarlaneko mamuei. Hitzordu hori oraindik idazteko dago, baina, nolabait hasteko, lehen eztabaida egin zuten Nidan, Lituanian, 2023ko udan izandako kongresu batean. Honako hau izan zen artistek Nidan izandako leloa:

Eser gaitezen zeraren ondoan
Edo ihes egin dezagun
Azken kredituen amaieran
Gordinak
Muntai zikina

Artearen munduaren baldintzak islatuz –proiektariatua, presentziaren eta eskasiaren prekarietate bitxi eta pribilegiatua, balio sinboliko iraunkorra–, guregana zuzentzen dugu kamera, eta zereginak banatzeko, baliabideak, erantzukizuna eta premia partekatzeko prozesuetara. “Pantaila ebakitzeko tresna-kaxa” –filmaren fotosintesiaren bederatzi hilabeteetan egina, kit immaterial, funtzional, entropiko gisa–, komunikatzeko bide eta metafora bat da, eta zalantzan jartzen du egiletza, eta deseraikitzen ditu klixeak, filmazio-estiloak, generoak eta pertzepzioak.

Objektuetan dauden istorioak onartu eta akatsak ospatzen ditugu, giza agente baino gehiago baitira, eta haien arteko harremanak ere bai. Zinema-proiekzioak eten, eta galderak egiten dizkiogu geure buruari partekatutako esperientziei, asmoei eta mugei buruz. Konplexutasunarekin dugun gogo beroak bazter uzten ditu ebaki zurrunak, emozioen ahalmen eraldatzailean sakonduz, eta maitasunaren eta digestioaren arteko loturak eginez. Kakaren, ezezagun eta, hala ere, izugarri denaren erdian, denok dugu eskura dokumentatzea eta grabatzea. “Pantaila ebakitzeko tresna-kaxa”n artxibatu eta lagungarri izango zaielakoan aurrerago nahasmen ikaragarri eta oraindik ulertugabe honetan inplikatuta egon daitezkeenei.

KREDITUAK
Evergreening the cut ekoizpen kolektiboa da, eta honako hauek egin dute: Anastasia Nefedova, Claudia Medeiros, Daniël van der Giessen, Gabriel Acevedo, Ian Nolan, Saverio Cantoni, Savva Dudin, Till Langschied, Tomer Fruchter, Weronika Zalewska, Marwa Arsanios, Leon Filter eta Leire Vergara.

Curating Positions: a cut through the screen DAIren Arte Master Programaren 2022-2023 ikasturteko ikerketa-talde bat da.