EUGENIA PERPETUA BUTLER: BOOK OF LIES

by

  • Eugenia P. Butler-en Book of Lies. Xehetasuna. Bulegoa z/b, 2024.

  • Eugenia P. Butler-en Book of Lies. Xehetasuna. Bulegoa z/b, 2024.

EUGENIA PERPETUA BUTLER: BOOK OF LIES
Ostegunetik larunbatera, ekainaren 29tik uztailaren 27ra.
17:00-20:00

Valerio del Baglivok eta Corazón del Solek komisariatutako erakusketa.

EUGENIA PERPETUA BUTLER: BOOK OF LIES

Eugenia Perpetua Butler (1947-2008) artista kontzeptuala izan zen. 1960ko hamarkadatik aurrera, testua, marrazkia eta zuzeneko elkarrizketa-prozesuak erabili zituen gure barne eta kanpoko niaren pertzepzioari behatzeko. Bulegoa z/b-n, mundu osoko artistekin elkarlanean hiru liburukitan egin zuen Book of Lies [Gezurren liburua] proiektua aurkeztuko da. 

1991n hasitako Eugenia P. Butler-en Book of Lies proiektuaren aztergaia da beste artista batzuek “nola erabiltzen duten gezurra, egiarekiko dugun harremana esploratzeko”. Butler ezaguna zen artistekin egin zituen lankidetzengatik eta trukeengatik. Hiru afari antolatu zituen eta gonbidatuei eskatu zien galdera hauek egiteko beren buruari: “Zein gezurretan dut konplizitate gehien?” eta “Zein da bizitzan gehien elikatzen nauen egiak?”.

Book of Lies proiektuak gezurra aztertzen du giza estrategia modura, bizitzako egoeretatik ateratako adibideekin, haurtzaroa, maitasuna eta gerra barne hartuta. Hirurogeita hamazortzi artistak modu berezi eta probokatzailean erantzun zieten galdera horiei, Butler-ek eta Corazón del Sol-ek Book of Lies izenburuarekin prestatutako lan honetan.

Bulegoa z/b-n, ikusleek aukera izango dute ikusgai dauden hiru liburukiak ikusteko, haien edukia irakurtzeko eta obrak banan-banan ukitzeko.

Valerio Del Baglivo komisario independentea da eta Italian bizi da. Bere ikerketaren ardatza ikerkuntzan oinarritutako praktika artistikoak dira, eta ezagutzaren ekoizpenaren, azpiegitura instituzionalen eta ikusleen parte-hartzearen arteko lotura aztertzen ditu, artearen eginkizun sozialaz eta politikoaz gogoeta egiteko. Duela gutxi, komisario gonbidatua izan da IASPISen, Stockholmen (2022); kanpoko komisario elkartua izan da MAXXI-XXI. mendeko Artearen Museo Nazionalean, Erroman (2019); eta komisario bisitaria UNIDEEn, Fondazione Pistolletto-n, Biellan (2018-2019).

Corazón del Sol Los Angelesen bizi den artista bat da, artisten familia bateko hirugarren belaunaldikoa. Artean goiz hasi zenez, irakaskuntza artistiko informala jasotzeko aukera izan zuen, eta, horren ondorioz, gero zalantzan jarri zituen artea antolatzeko sistemak. Bere praktikan, esperientzia kolektiboei zentzua ematen (collective sense making) saiatzen da, elkarrizketaren, mugimenduaren, bideoaren, eskulturaren eta beste bitarteko esperimental batzuen bidez. Bere lana nazioarteko hainbat instituziotan erakutsi da, hala nola Salón Nacional 44 Colombian eta Donostiako Tabakaleran. Komisariatu dituen erakusketen artean, Dysfuctional Formulas of Love, Víctor Albarracín Llanosekin batera, eta Let Power Take a Female Form daude. Aktibismo komunitarioaren bidez eta Jardín de Estrellas kostu txikiko etxebizitzaren prototipoa sortuz, agerian jartzen du etxebizitza eder bat izateko eskubidea oinarrizko giza eskubide bat dela. Jardín de Estrellas prototipoa The Box aparkalekuan dago jendearentzat irekita. Azkenaldian, bereziki interesatzen zaio konektibitateak duen gaitasuna traumek sortzen duten boterearekiko menpekotasuna ordezkatzeko.

Book of Lies erakusketa through a vanishing point. Material Voices. Erakusketak egiteko lanaren genealogia feministak programaren zazpigarren saioaren barruan aurkezten da. 

Valerio Del Baglivok Eugenia Perpetua Butler-i buruz egindako ikerketak Italiako Kultura Ministerioaren sorkuntza garaikiderako Zuzendaritza Nagusiaren laguntza du (Italiako Kontseiluaren programaren 12. edizioa, 2023), Italiako arte garaikidea sustatzen baitu nazioartean.