Etorkizuneko liburua, Ikerketa taldeak
“Etorkizuneko liburua” irakurketa-taldearen deialdi berria. Bulegoa z/b ekimenak proposatutako zortzigarren irakurketa-saioa: irakurtzen duen talde bat ikasten duen talde bat da
by
Etorkizuneko liburua irakurketa-taldea orain dela urtebete hasi zen biltzen. Denboraldi horretan, Filiep Tacq-ek hautatutako Marcel Broodthaers-en bost liburu irakurri, eta zorrotz begiratu ditugu. Horretarako, hainbat gonbidaturen laguntza izan dugu, saio bakoitza zuzentzen: Mónica Carballas, Discoteca Flaming Star, Isidoro Valcárcel Medina, Menchu Gutiérrez, Karl Larsson eta Olivier Foulon. Saio honetan, Bulegoa z/b ekimenak proiektuaren sorburuan dauden edo garatu bitartean sortu diren material batzuk berrikustea proposatzen du. Ildo horretan, Danièle Huillet eta Jean-Marie Straub-en Toute Révolution est un coup de dés (1977) eta Raúl Ruizen Le film à venir (1997) filmak proiektatuko dira; eta Jacques Derrida-ren El libro por venir (1997) saiakera eta taldeko parte-hartzaileek saio bakoitzean idatzitako aktak irakurriko dira.
Liburu bati zorrotz begiratzeak aztergai bihurtzen du irakurgai hori, eta azterketa-talde begiraleak. Etorkizuneko liburua zabalik egongo da berriz, saioetara etorri eta parte hartu nahi duten guztientzat.
Saioan parte hartzeko eta irakurgaia jasotzeko, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org
Etorkizuneko liburua proiektua performancea egiteko Corpus sarearen barruan garatu da. Honako hauek eratzen dute Corpus sarea: Bulegoa z/b (Bilbo), Contemporary Art Centre (Vilnius), KW Institute for Contemporary Art (Berlin), If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution (Amsterdam), Playground (STUK Kunstencentrum & M-Museum, Lovaina) eta Tate Modern (Londres): www.corpus-network.org.
Corpus sareak Europar Batasuneko Europa Sortzailea programaren finantziazioa jaso du.