Etorkizuneko liburua, Ikerketa taldeak
“Etorkizuneko liburua” irakurketa-taldearen bederatzigarren saioa, Oriol Vilanovak proposatua
by
Gaur, 2016ko maiatzaren 6an, ostiralarekin, hiru urte baino pixka bat gehixeago igaro da Bruselan bizitzen hasi nintzenetik. Zail egiten zait hiritik ibiltzea, Broodthaersek nire eguneroko bizitza tindatu gabe. Harekin dudan lotura idolatria hutsa da; iragana orainaren gainean jartzen da era naturalean. Objektuetan, tokietan eta jarreretan ezagutzen dut.
Etorkizuneko liburua saiorako gonbidapenaren ondorioz, ia ezagutzen ez dudan argitalpenaz hitz egitea erabaki dut. Gustuko dut presarik gabe itxoiten gaituen liburu haren irudia. Oraingoan, L’Angelus de Daumier (1975). Ezin izango diot eutsi ezagutzen ditudanak berrikusteko tentazioari.
Oriol Vilanova (Manresa, 1980). Kukuso merkatuak eta merkatutxoak dira haren ikerketa-espaziorik gogokoenak; haiei esker eratu duen postal-bilduma “pentsatzeko makina” gisa erabiltzen du, eta haren antzezlanen, instalazioen eta performanceen oinarri kontzeptuala bilakatu da. Artista-liburuak argitaratu ditu hauekin: Christophe Daviet-Thery (Paris), JRP Ringier Christoph Keller Editions (Zurich), JAP (Brusela), FRAC Champagne Ardenne (Reims) eta CRU (Figueres).
Saioan parte hartzeko eta irakurgaia jasotzeko, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org
Etorkizuneko liburua proiektua performancea egiteko Corpus sarearen barruan garatu da. Honako hauek eratzen dute Corpus sarea: Bulegoa z/b (Bilbo), Contemporary Art Centre (Vilnius), KW Institute for Contemporary Art (Berlin), If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution (Amsterdam), Playground (STUK Kunstencentrum & M-Museum, Lovaina) eta Tate Modern (Londres): www.corpus-network.org.
Corpus sareak Europar Batasuneko Europa Sortzailea programaren finantziazioa jaso du.