“Esperientzia artistiko batean parte hartu nahiko zenuke?” eta proiektua hartzen duten instituzioen arteko kontratuaren zirriborroa. EL CONTRATO irakurketa saioa AlhóndigaBilbaon. Ricardo Basbaum

by

Ricardo Basbaumek Esperientzia artistiko batean parte hartu nahiko zenuke? proiektua jaso duten instituzioekin egin nahi duen kontratu-akordioaren zirriborroa aurkeztuko du, EL CONTRATOren azken irakurketa-saioan. Aurkezpena AlhóndigaBilbaoko Bastida Aretoan izango da, eta zentroko zuzendaria den Lourdes Fernándezekin hizketaldia eginez gauzatuko da.

Esperientzia artistiko batean parte hartu nahiko zenuke? artelana EL CONTRATO erakusketan aurkeztu zen AlhóndigaBilbaon, 2014ko urritik 2015eko urtarrilera arte. NBP – Novas Bases para a Personalidade proiektuko (1994– gaurdaino) zati bat da eta NBP objektuaren inguruan egituratzen da. Proiektu horrek subjektibotasunari buruzko ikerketak biltzen ditu, marrazki, objektu, instalazio, testu eta adierazpenen bidez. 1990eko hamarkadaren hasieran abiarazi zen, Brasilgo diktadura militarra amaitu, eta mundu mailako errealitateak indarra hartu zuenean. NBP proiektuak dituen arloek artearekin, komunikazioarekin eta kutsatzeko teoriekin dute muga. Artistak, objektuak eta harekin dagoenak egindako isilpeko akordioaren bidez, NBPk zalantzan jartzen ditu banaketa eta harrera nozioak. Akordio horri esker, gorputzei dagokien elkarketa moduko zerbait gerta daiteke.

Irakurketa saio hau EL CONTRATO erakusketako jardueren programaren azkena da eta AlhóndigaBilbaoko Bastida Aretoan ospatuko da. EL CONTRATO irakurketa taldearen parte den Jorge Laespadak moderatuko du saioa. EL CONTRATO Bulegoa z/b ekimenaren eta AlhóndigaBilbaoren artean izan den lankidetza-proiektua da.

Informazio gehiago: www.alhondigabilbao.com

Ricardo Basbaum (São Paulo, 1961) Rio de Janeiron bizi da, eta hiri horretan lan egiten du. Artista eta idazle honek artea ikertzen du, zentzumenezko esperientzia, soziabilitatea eta hizkuntza egituratzeko gailu eta plataforma gisa. Besteak beste, erakusketa hauetan hartu du parte: A Singular form, Secession, Viena (2014), São Pauloko 30. Bienala, São Paulo (2012), Garden of Learning, Busan (2012), Counter-Production, Generali, Viena (2012), documenta 12, Kassel (2007). Banakako proiektuak: re-projecting (london) (The Showroom, Londres, 2013), conjs., re-bancos*: exercícios&conversas, Museu de Arte da Pampulha, Belo Horizonte (2011) eta diagrams, bere diagramen antologia, CGAC, Santiago de Compostela (2013).