EL CONTRATO
EL CONTRATO da Bulegoa z/b-k, Azkuna Zentroarekin elkarlanean, bi urtez garatu zuen proiektuaren izena. Bi aldi hauek izan zituen: irakurketa-taldea, 2013ko apiriletik 2014ko otsailera arte, eta erakusketa, 2014ko urritik 2015eko urtarrilera arte, Azkuna Zentroko Erakusketa Aretoan. Azken aldi hori irakurketa-saioetan landutako gaietan oinarritu zen, hogeita hamar bat artistaren lana bildu zuen, eta, gainera, zinema-programa, hitzaldiak, peformanceak eta irakurketa-talde berri bat hartu zituen barne. EL CONTRATO proiektuak sakon ikertu nahi du esan gabe eta oro har onartutako akordioek nola baldintzatzen dituzten kontuak egiteko, eta egoteko eta jokatzeko moduak eta praktikak. Proiektuak sakon ikertu nahi zuen kontratuek –hala esplizituenek, nola esangabeek– nola baldintzatzen dituzten kontuak egiteko, egoteko eta jokatzeko moduak eta praktikak.
“1 poor and one 0”. BADco
Alboko pantailan, zinemaren historian filmatutako lehen eszena proiektatuta: Langileak Lyongo Lumière lantokitik ateratzen (Louis Lumière, 1895). Langileak fabrikatik…
“Interpretazioerdiak edo nola azaldu dantza garaikidea hilda ez dagoen erbi bati”. BADco
Joseph Beuysen Nola azaldu margolanak hildako erbi bati performance historikoak (1965), azpi-izenburuan parafraseatutakoak, modu kontzeptualean egituratzen du pieza. Dantza…
Desagertutako langile baten bila. Rabih Mroué
06/11/2014 20:00“Aurreko asteazkenean, R.S. izeneko Ekonomia Ministerioko langileak bertan behera utzi zuen bere familia. Emazteak nork atxiki duen jakiteko duen…