CLAUDIA PAGÈS: ESPIGADORAS / GLEANERS (BURUXKARIAK)

by

Claudia Pagès-ek 2018ko udazkenean Bulegoa z/b-n izandako egonaldian hasi duen prozesua aurkeztuko du: Espigadoras / Gleaners. Hor, hainbat lan bildu ditu, hizkeraz, hizkera kreoleratzeko moduaz eta gaur egungo erauzte- eta buruxkatze-moldez egindako ikerketaren barruan, eta lotura bat sortu du hizkuntza-prozesuen eta ekoizpen sozio-ekonomikoko ereduen artean.

Artistak espartzua eta material horrek dituen eratorriak erabili ditu lanean, eta zenbait testu jaso ditu ohar eta idazkietan, etorkizunean liburuxka eta pieza eszeniko bat prestatzeko asmoz.

Aurkezpenean, Pagèsek une honetan egiten ari dena erakutsi, eta Espigadoras / Gleaners aurkeztuko digu, jorratu dituen prozesuak azalduz eta zati batzuk irakurriz.

Egonaldian, Andrea Rodrigorekin lan egin du artistak, tarte batez harekin elkarlanean aritzea erabaki baitu. Bilboko itsasadarrak eta haren ertzek eman dute bultzada lankidetza honi hastek; hainbat testuren zentzumenezko, gorputzezko eta idatzizko gutun-liburu moduan garatuko da.

Claudia Pagès (Bartzelona). Erakusketa hauek egin ditu instituzioetan, bakarka eta binaka: Veronica, Amsterdam (2018); Yaby, Madril (2018); La Capella, Bartzelona (2017); Rongwrong, Amsterdam (2016); P/////AKT, Amsterdam (2015). Orain dela gutxi, zenbait lekutan egin ditu performanceak, besteak beste: Gasworks, Londres (2018); Sharjah Art Foundation March Meetings, Sharjah UAE (2018); CA2M Centro de Arte Dos de Mayo, Madril (2017); RAI10/Arthena Foundation, Düsseldorf (2016); La Casa Encendida, Madril (2016); Moderna Museet, Stockholm, 2015. Horrez gain, toki hauetan izan da egoiliarra: LIVE WORKS Centrale Fies, Trento (2017); Gasworks, Londres (2017); eta CA2M Centro de Arte Dos de Mayo eta La Casa Encendida, Madril, (2016). Bestalde, Mondriaan fonds Werkbijdrage Jong Talent (2016-2017) saria jaso du Holandan.