CAROLE DOUILLARD: KEINU EZEZAGUNAK, ARTXIBO BIZIAK

by

Gazte sufragistak Emakumeen erakusketa iragartzen, Londres, 1909. Christina Broom © London Museum

Carole Douillard: Keinu ezezagunak, artxibo biziak
Eguna: 2026ko urriaren 14a, asteazkena. 19:30

Carole Douillarden aurkezpena, Bulegoa z/b-n izango duen egonaldiaren hasieran.

CAROLE DOUILLARD: KEINU EZEZAGUNAK, ARTXIBO BIZIAK
“Biopolitika” hitza Michel Foucault filosofo frantsesak sortutako neologismo bat da, eta lurraldeen gainean ez, baizik eta gizabanakoen gorputzen, populazioen eta gizabanakoen bizitzaren beraren gainean gauzatzen den botere-modu bati dagokio: “biobotereari”.

Carole Douillardek Euskal Herriko keinu politikoetan oinarrituko du bere ikerketa, aurreko lanetatik abiatuta —alde batetik, Susan Sontagen artxiboak (UCLA, Los Angeles) eta Kalifornia hegoaldeko performance feminista historikoak, eta, bestetik, sufragisten artxiboak (Londres)—. Egonaldi honen helburua izango da, lehenik eta behin, euskal artista eta aktibista aitzindarien ekintzen eta borroken tokiko artxiboak arakatzea, eta, bigarrenik, ekintza horietako batzuk kokatzea egungo gai eta erronka politikoen esparruan. Gero, ekintza eta esperientzia horietako batzuk birsortu eta berpiztu ahal izango dira lankidetzan parte hartzen duten boluntarioekin.

Carole Douillard artista, performerra eta ikerlaria da. Bere edo interpreteen presentzia erabiltzen du, espazioan gutxieneko esku-hartzeak sortzen dituen eskultura baten gisa. Bere lana ikusgarriaren mugan dago –saihestu nahi baitu—, eta, haren bidez, berriz definitu nahi ditu ikuslearen figura, performancearen espazioa eta performerren eta publikoaren arteko botere-borrokak. Bere lanek, askotan, dokumentuak, filmak, testuak eta argazkiak edukitzen dituzte. Azken urte hauetan, bereziki interesatzen zaizkio artxibo feministak, memoriaren kontserbazioa espazioan eta denboran, eta arte-arloko keinuak. Bere performance berrienak toki hauetan aurkeztu dira, besteak beste: The Judith Foundation, CalArts & LACE, Los Angeles; Kadist, San Francisco eta Beijing; Dance First Think Later, Les Communs, Geneva; Douglas Gordon-en The Morning After erakusketaren barruan, Institut Giacometti, Paris; eta Oslo Kommunes Collection & Oslo Biennalen 2019-2021, Oslo.

Irisgarritasuna:
Arrapala desmuntagarri bat dugu, aulki gurpildunak sartu ahal izateko. Bainugela ez da irisgarria gurpil-aulkiak sartzeko.

Irisgarritasuna eskatzeko, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org