Hormaren kontrako ekoizpenak
CAROLE DOUILLARD & BABETTE MANGOLTE: IDIR
by
Carole Douillard & Babette Mangolte: Idir (2018)
Zabalik era guztietako ikusleentzat: 2026ko abenduaren 10, 11 eta 12a, 17:00etatik 20:00etara.
Jarduera hau Bilboko espazioen sareko 2026ko programa bateratuaren parte da.
CAROLE DOUILLARD & BABETTE MANGOLTE: IDIR (2018)
Carole Douillard eta Babette Mangolte-ren Idir (2018) filmak Algeriako kaleetan kokatzen du Walking in an Exaggerated Manner Around the Perimeter of a Square (Karratu baten perimetroaren inguruan modu esajeratuan ibiltzen, 1967), Bruce Nauman-ek bere estudioan egindako ekintza ikonikoa. Bab El Oued, Les Sablettes eta Diar Es Saâda inguruetan egindako urrats geldo eta gehiegizkoekin osatutako koreografiaren bidez, Idir-ek, filmari izenburua ematen dion performerrak, hittiste-en erresistentzia isila irudikatzen du. Frantsesez hitz horrekin deitzen zaie egun osoa bizkarra paretaren kontra bermaturik ematen dutenei, horixe baita langabeen eguneroko keinua.
Hiriaren arkitekturarekin eta kode sozialekin harremanean, filmak zalantzan jartzen du nola okupatzen duten gorputzek –genero jakin bateko gorputzek– espazio publikoa eta nola diren behatuak. Performancearen dokumentazioko zinemagile historikoa den Mangolteren kamerak ederki hartzen du lasaitasunaren eta mugimenduaren, ikusgarritasunaren eta anonimotasunaren arteko tentsioa.
Idir filmak gogoeta indartsua eskaintzen du: nola erakuts ditzakeen performanceak pertsonek ikusgarritasuna, espazioa eta muga sozialak kudeatzeko dituzten eguneroko moduak, keinu sinpleak erresistentzia isileko ekintza bihurtuz.
Carole Douillard artista, performer-a eta ikerlaria da, eta bere eta antzezleen presentzia eskultura gisa erabiltzen du, espazioan gutxieneko esku-hartzeak sortzeko. Bere lana ikusgarriaren mugan dago, saihestu nahi baitu, eta, horrela, berriz definitu nahi baitu ikuslearen figura, performancearen espazioa eta performer-en eta publikoaren arteko botere-borrokak. Bere lanetan, dokumentuak, filmak, testuak eta argazkiak egoten dira maiz. Azken urteetan, bereziki interesatzen zaizkio artxibo feministak, eta memoria eta arteko keinuak espazioan eta denboran kontserbatzea. Besteak beste, leku hauetan aurkeztu ditu performancerik berrienak: The Judith Foundation, CalArts & LACE, Los Angeles; Kadist, San Frantzisko eta Beijing; Dance First Think Later, Les Communs, Geneva; Douglas Gordon-en The Morning After erakusketaren barruan, Institut Giacometti, Paris; eta Oslo Kommunes Collection & Oslo Biennalen 2019-2021, Oslo.
Babette Mangolte zinemagile esperimental eta argazkilari ezaguna da nazioartean. New Yorken bizi da, eta San Diegoko University of Californiako Arte Bisualen saileko irakaslea da. Bere instalazioek espazio arkitektonikoak sortzen dituzte, eta interaktibitate-modu desberdinak eskaintzen dizkiete ikusleei. 2018an, Babette Mangolte: Selected Writings, 1998-2015 (Sternberg Press) argitaratu zuen, saiakera-bilduma bat, zinema egiteko praktikei eta tresna digitalek zineman izandako eraginari buruzkoa, Luca Lo Pintok editatua. 2019an, Spaces to SEE aurkeztu zuen Musée d’art contemporain de la Haute-Vienne – Château de Rochechouart-en, zineman, argazkigintzan eta instalazioan egindako lanaren atzera begirako erakusketa bat, baita Calamity Jane & Delphine Seyrig: A story film luze dokumentala ere. 2022an, “Woman in Motion” hautatu zuten, eta Capter le mouvement dans l’espace aurkeztu zuen, bere argazki historikoen erakusketa bat, Arlesko Arles Rencontre de la Photographie-n.