CORPUS, Kategoria ez
Cally Spooner: PERFORMATIBOAREN KONTRA Tailerra Bulegoan.
by
Cally Spooner: OFFSHORE BILBON (SAIO BAT)
2017/10/23
Happening, okupazio, programazio eta liburu-sinopsiaren bide erdian, Cally Spooner-ek proiektu baten saioa aurkeztuko digu Bilboko BADen, 2017ko azaroan Lovainako Playground Jaialdian estreinatuko duen proiektuarena.
2015. urtetik, Cally Spooner antolaketa sozial, ekonomiko, biologiko eta neuronalen arteko loturak ikertu ditu, galdera honetara hurbilduz: nola irudikatu 2017an termino eta baldintza berriak performance-konpainia batentzat, korporazio-konpainia batentzat edo, zehatzago esanda, beste batzuen konpainiarentzat?
Spooner konpainiako funtsezko kide batzuekin etorriko da Bilboko BAD Jaialdira, eta tailer bat, saio publiko bat eta performance bat egingo du haiekin. Irakurketen, gorputz-mugimenduen eta musikaren bidez, ulertu nahi dute nola liteke batzuek besteengandik hurbil egoten jarraitzea eta, hala ere, independente eta bakoitzak bere erritmora irautea.
Jarduera bi egunetan egingo da. Astelehenean, urriaren 23an, tailerra izango da Bulegoa z/b-ren egoitzan, 11:00etatik 13:00era. Asteazkenean, urriaren 25ean, saio irekia izango da La Fundición-en, 12:00etatik 18:00etara, eta performancea 19:30etan.
Cally Spooner: PERFORMATIBOAREN KONTRA Tailerra Bulegoan.
La Fundición-en saio irekia egin aurretik, Cally Spooner-ek PERFORMATIBOAREN KONTRA izeneko tailerra aurkeztuko du Bulegoa z/b-n.
“Performatiboa” kontzeptua era desberdinetara erabili da azken hamarkadetan. Orain dela gutxi, Maurizio Lazzaratok erabili du gobernariek eta gerenteek sortu dituzten klixeak, protokoloak eta esaldi eginak deskribatzeko, subjektuen artean banatzen baitituzte, errepika ditzaten, eta, horrela, bizitza kontrolatzea eta zulatzea lortzen baitute. Kapitalismoak hizkuntzan, denboran eta “bizidun guztiengan” duen kontrolaz hausnartzeaz gain, Spooner-ek eta bere lankideek erritmoak eta hiztegi alternatiboak aurkitzeko dauden aukerak aztertzen dituzte, “performatibotzat” hartzen den horren aurrez aurre jarrita. Egiaren bilaketari eta presentziari buruzko tailerrean egingo dute 2017an.
Tailerrari buruzko informazio gehiago jasotzeko, idatzi hona: bulegoa@bulegoa.org
Programa:
Astelehena, urriaren 23a:
11:00-13:00: PERFORMATIBOAREN KONTRA tailerra Bulegoa z/b-n
Asteazkena, urriaren 25a:
12:00-18:00: saio irekia La Fundición-en.
19:30: OFFSHORE BILBON (SAIO BAT) performancea La Fundición-en.
Tokiak:
Bulegoa z/b (Solokoetxe, 8) www.bulegoa.org
La Fundición (Francisco Maciá, 1-3) www.lafundicion.org
Fitxa teknikoa:
45 minutuko jarduera eta jendaurreko saioa.
Hizkuntza: Ingelesez gaztelaniazko azpitituluekin.
Interpretatzaileak: Falta da
Informazio gehiago:
http://badbilbao.eus/web/
http://www.lafundicion.org/
Cally Spooner (1983, Britainia Handia) artista Atenasen bizi da. Testuaz, soinuaz eta koreografiaz baliatzen da, gure garaiko erretorika politiko, ekonomiko eta mediatikoaren errepikapen absurdoak eszenaratzeko. Filosofiako prestakuntza jaso zuen, eta konposizio formal egonkorren eta gertakari sozial bizien arteko bide erdian kokatu zen gero. Haren lanetan, gorputzak, hizkuntza eta pentsamendua kontrolatzeko boterea dutenen eta ez dutenen arteko hierarkiak behartzen eta tenkatzen ditu.
Oraintsuko banakako erakusketen artean, Londresko Whitechapel Gallery-n 2017an, eta New Yorkeko The New Museum-en eta Amsterdameko Stedelijk Museum-en 2016an jarri zituenak nabarmentzen dira. Duela gutxi, taldeko erakusketa batzuetan hartu du parte: Serpentine Gallery, Londres (2017), eta Mugimenduko Irudiaren Bienala, Geneva (2016-17). Slimvolume-k eman du argitara Spooner-k idatzitako Scripts liburua (2016), eta Mousse-k atera du Collapsing In Parts eleberria (2012). Londresko Whitechapel Gallery-ko idazle egoiliarra da (2016-17).
Offshore Bilbon (Saio bat) Lovainako Playground Festival-en ekimena eta ekoizpena da (STUK Kunstencentrum & M-Museum). Bulegoa z/b-k koproduzitu du, performancea egiteko Corpus sarearen barruan. Bilboko aurkezpena BAD Jaialdiarekin elkarlanean ekoitziko da.
Honako hauek eratzen dute Corpus sarea: Bulegoa z/b (Bilbo), Contemporary Art Centre (Vilnius), KW Institute for Contemporary Art (Berlin), If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution (Amsterdam), Playground (STUK Kunstencentrum & M-Museum, Lovaina) eta Tate Modern (Londres): www.corpus-network.org.
Corpus sareak Europar Batasuneko Europa Sortzailea programaren finantziazioa jaso du.