CAC Vilniuseko “Etorkizuneko liburua” irakurketa-taldearen hirugarren saioa, Slavs and Tatarsek Irakurketa-aretoan proposatua

by

Slavs eta Tatars Norman Brown-en Apocalypse and/or Metamorphosis (1991) liburua izango dute hizpide irakurketa-taldean.

“Behin eta berriz itzuli ohi gara Brownen liburura (Not Moscow Not Meccarako ikerketa egiten ari ginela topatu genuen ustekabez lehenengo aldiz). Ale bitxia da, etorri handiarekin nahasten baititu afektiboa eta analitikoa. Zehazki, 1., 5. eta 6. kapituluak hartu nahi ditugu ardatz gisa. Gero, Brownek tradizio profetikora jo zuen, komunismoaren amaiera eta ezkerreko ideologien bideragarritasuna onartzeko bide gisa. Gaur egun oso adierazgarria da Islamera jo izana, alde batetik, berrerosteko duen moduagatik eta fedearen esparruan agentzia aurrerakoi baterako aukera emateagatik, eta, bestetik, krisian dagoen modernitatearen ebaluazio bat eskaintzeagatik. Brownek Profetaren, Karl Marxen eta James Joyceren artean lerro bat marrazten duen bezala, guk sakonago aztertuko dugu al-isnad edo transmisio-katea, Ilustrazioaren aurkakoak edo anti-Afklärung diren figura batzuk eta pentsalari gnostikoak barne hartuta, hala Jorg Georg Hamann nola Henri Corbin.”

Slavs and Tatar eztabaiden eta intimitateen multzo bat da, eta Berlingo Murru zaharraren ekialdearen eta Txinako Harresi Handiaren mendebaldearen artean dagoen eremuan, Eurasia izenez ezagutzen den gorretan jarduten du. Taldearen lanak hainbat baliabide eta diziplina, eta kultura-erregistroen sorta zabal bat hartzen ditu barne (goi eta behe mailako kulturakoak). Taldea hiru jarduera hauetan aritzen da gehienbat: erakusketak, argitalpenak eta hitzaldi-performanceak egiten.

Irakurgaiak jasotzeko, idatzi helbide honetara monica@cac.lt. Irakurle-taldeko parte-hartzaileen kopurua mugatuta dago. Jarduera ingelesez izango da. Doako jarduera.

Etorkizuneko liburua proiektua performancea egiteko Corpus sarearen barruan garatu da. Honako hauek eratzen dute Corpus sarea: Bulegoa z/b (Bilbo), Contemporary Art Centre (Vilnius), KW Institute for Contemporary Art (Berlin), If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution (Amsterdam), Playground (STUK Kunstencentrum & M-Museum, Lovaina) eta Tate Modern (Londres): www.corpus-network.org.

Corpus sareak Europar Batasuneko Europa Sortzailea programaren finantziazioa jaso du.