CAC Vilniuseko “Etorkizuneko liburua” irakurketa-taldearen bigarren saioa, NEROk Irakurketa-aretoan proposatua: Erremedioari buruz

by

Marcel Broodthaersen obra praktika post-medialaren lehenbiziko kasuetako bat dela hartuz gero, bere erredundantzia genetikoan, Un Voyage en Mer du Nord (1973-74) hedabideen funtsezko ezegonkortasuna eta zehaztugabetasuna azpimarratzen dituen lanaren adibide argia da. Izan ere, baliabide baten eta beste baten arteko espazioa guztiz lineala ez dela frogatzen du.

Gaur egun, badirudi gero eta lotura txikiago dutela liburu gehienek liburua bide gardena dela dioen ideiarekin. Teknologia eta hedabide berriak ugaltzean, liburua eraldatu egin da, eta objektu kultural konplexuagoa da gaur egun, sarritan erremedioa dirudien toki bat. Liburuen ekoizpenaren historiako adibide batzuek ideia hori garatu dute, eta zalantzan jarri dute hedabidearen estatus eztabaidatua, batez ere liburuko “egoera-aldaketak” deitzen dugunaren bidez.

NEROko agenteek —Valerio Mannucci editoreak eta Federico Antonini diseinatzaile grafikoak— gai horiek eta beste batzuk aztertuko dituzte jendaurreko hitzaldian.

Jarduerak ingelesez izango dira. Sarrera doakoa da. Irakurketa-taldean parte hartu nahi baduzu, idatzi helbide honetara: ruta@cac.lt

NERO Erroman jaio zen 2004an. Hasieran doako aldizkari kultural bat zen, baina Italian eta Italiatik kanpo arte garaikidearen esparruan dagoen instituziorik ezagunenetako bat eta eragin gehien duenetako bat bilakatu da oso urte gutxian. NERO agentziak kulturaren eta arteen arloan egiten du lan, sektore eta formatu desberdinetan. Besteak beste, edizioa, kritika, ikerketa, aholkularitza, diseinua, zuzendaritza artistikoa eta ekitaldien ekoizpena lantzen ditu. Batera gertaturiko tresnak dira denak, gure orainaldi historikoari eta sozialari buruzko gogoetak, ideiak eta auziak bideratzeko lagungarriak. NEROren helburu nagusietako bat da diziplinen arteko hesiak gainditzea, eta irudikatzeko prozesu eta ikerketa berriak eskaintzea, banakako ezagutza-arloetatik harantz doazen ibilbideak sortzeko xedez. NEROk ondo-ondoan jartzen ditu esanahiak, formak, edukiak, mintzairak eta jarrerak, autorreferentziala ez den eta aurrez finkatutako kategoriak, tradizioak eta ideologiak zalantzan jarriko dituen diskurtsoa sortzeko desirarekin.

Jendaurreko hitzaldia: ostirala, abenduaren 11a, 18:00, CAC Vilniuseko irakurketa-aretoa.
Irakurketa-saioa: larunbata, abenduaren 12a, 14:00, CAC Vilniuseko irakurketa-aretoa.

Etorkizuneko liburua proiektua performancea egiteko Corpus sarearen barruan garatu da. Honako hauek eratzen dute Corpus sarea: Bulegoa z/b (Bilbo), Contemporary Art Centre (Vilnius), KW Institute for Contemporary Art (Berlin), If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution (Amsterdam), Playground (STUK Kunstencentrum & M-Museum, Lovaina) eta Tate Modern (Londres): www.corpus-network.org.

Corpus sareak Europar Batasuneko Europa Sortzailea programaren finantziazioa jaso du.