BULEGOA Z/B DUTCH ART INSTITUTE-N

by

Tesalonika. Chortiatis-erako bidaia, 2018ko urtarrila.

2018-2019 ikasturte akademikoan, Bulegoa z/b Dutch Art Institute-ren Artearen Masterreko programaren parte da, egitura bazkide gisa, Curating Positions: muntaketaren logikak. Gailu zinematografikoaren eta erakusketaren artean ikasketa-taldearen bidez.

Curating Positions
Ikasketa-taldeak gailu zinematografikoa hartzen du abiaburutzat, kuratoretzako praktikari eta elkarlanari lotutako tresnei eta metodologiei buruz hausnartzeko. Taldeak proposamena egiten du muntaketak gailua eta prozesu zinematografikoa eratzen dituen elementu gisa eta, orobat, erakusketa egiteko prozesuaren barruko ekintza modura duen potentzialarekin esperimentatzea. Horretarako, film baten ekoizpeneko aldiak hartzen ditu ardatz: kokapenen bilaketa, gidoiaren idazketa, edizioa (irudia/testua) edo zinema-aretoan proiektatzeko azken unea. Curating Positions taldearen abiaburua da onartzea kuratoretza-praktikek muntaketaren antzera jokatzen dutela. Praktikak objektuak biltzen eta mihiztatzen ditu (irudiak, soinuak, artelanak), objektu berria ekoizteko: forma kolektibo bat, bere zatien batuketa baino zerbait gehiago (eta zerbait desberdina) dena.

Ikasketa-taldeak joan den mendeko 60ko hamarkadako zinema militantea eta ordutik hona gailu zinematografikoaren dekonstrukzioa egiteko izan diren moduak hartzen ditu ardatz, eta, era horretan, hausnarketa egiten du film bat egiteko prozesu guztien azpian dagoen osagai politikoaz. Godardek zinema modu politikoan egiteko zuen eskakizuna praktikan jartzea proposatzen du, eta, amaieran, proiektu kolektibo bat egiten du.

Curating Positions: muntaketaren logikak. Gailu zinematografikoaren eta erakusketaren artean Leire Vergarak, Marwa Arsaniosek eta Leon Filter-ek zuzentzen dute. DAI-ren egitura bazkide berria den Bulegoa z/b ekimena eratzen duten Beatriz Caviaren eta Miren Jaioren laguntza du.

Honako hauek hartzen dute parte Curating Positions taldean, ikasle gisa: Ciaran Wood, Clara Amaral, Clara Saito, Dina Mohamed, Vita Buyvid, Livio Casanova, Maxime Gourdon, Raphael Daibert, Sara Cattin, Vinita Gatne.

Dutch Art Institute
Dutch Art Institute, DAI ROAMING ACADEMY programa ibiltariak era askotako praktikak sustatu nahi ditu artearen eta teoriaren artean (diziplinarik gabeko diziplina gisa ulertuta), eta gogoeta, ikerketa, adierazpen, egintza, ibiltaritza, komisariotza, performance, idazketa eta edizioko forma kolektiboak bultzatu nahi ditu. Graduate School of the ArtEZ University of the Arts-en sartuta dago.