Hormaren kontrako ekoizpenak
Biolontxeloko bakar-saioa – Pablo de Naverán*
by
Solokoetxeko Bigarren Hezkuntzako Institutua, Karmelo BHI, ekitaldi-aretoa.*
Johann Sebastian Bach (1685-1750) eta Zoltán Kodály-ren (1882-1967) obrekin osatutako programa. Bulegoa z/b ekimenak kontzertu hau aurkezten du, Solokoetxeko Kultur Elkarte eta Orkestra 207-rekin lankidetzan.
Pablo de Naverán (Bilbo 1975). Nazioarteko kritikarien arabera, gaur egun Espainian dagoen biolontxelo-jotzailerik nabarmenetako bat da. Bakarlari gisa aritu da Europa, Argentina, Japonia eta Ukrainiako agertokirik enblematikoenetan, adibidez, hauetan: Teatro Colón (Buenos Aires), Tokio eta Osaka Symphony Hall, Victoria Hall (Geneva), Tonhalle (Zurich), Philharmonie (Berlin), Grand Théâtre de la Cité (Paris), Mozarteum (Salzburgo) eta Arriaga Antzokia (Bilbo). Kontzertuak emateaz gain, gaur egun, Pablo de Naverán biolontxeloko irakaslea da Gstaad-eko International Menuhin Music Academy-n (Suitza), eta Extremadurako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan; bestalde, sarri jasotzen ditu Suitzan, Espainian, Frantzian, Serbian eta Argentinan masterclassak emateko gonbidapenak. Diskografia eklektikoa du, Claves (Suitza), Stil Editions (Frantzia), Hilargi eta Several Records (Espainia) disko-etxeekin aterata; eta arrakasta handia izan du, hala kritika nola entzule aldetik.
( http://www.pablodenaveran.com )
*Kontzertu hau Pablo de Naveránek egingo duen kontzertu-sail baten barruan dago: abuztuaren 7a Bilbo, abuztuaren 8a Lasierra (San Vitores ermita), abuztuaren 10a Bakio (Andra Mari parrokia) eta abuztuaren 12a Zumaia.