Ikasgaiak, OHO
“Bederatzigarren ikasgaia: Antzerki-izaera disidenteak. José Antonio Sánchez”*
by
17:00 – 21:00
Mintegi honen bidez, sarrera egin nahi diogu gizarteko eta praktika artistiko garaikideetako antzerki-izaera kontzeptuari, eta antzerki-izaera disidentea izateko aukerari buruzko eztabaidari. Horretarako, labur ekarriko ditugu gogora antzerkiak bere baitatik ateratzeko izan dituen molde desberdinak, edota beste praktika artistiko edo sozial batzuek antzerkira jotzeko izan dituzten moduak. Bestalde, sortzaile garaikide batzuen materialak aurkeztuko ditugu, beren proposamenetan antzerki-izaera sozialaren behaketa eta kritika abiaburutzat hartu dituzten sortzaileen materialak. Lan kritikoko ildo batzuk azalduko ditugu, “antzerki-izaera sozial”, “eremu hedatuko antzerki” eta “benetakoaren praktikak” kontzeptuei lotuta; eta berariaz landuko ditugu zenbait artistaren proposamenak, hala nola, Jesusa Rodríguez, Rolf Abderhalden, Joaquín Jordá, Roger Bernat, Rimini Protokoll eta Héctor Bourgesenak. Azkenik, mintegiaren izenburuan agertzen diren bi kontzeptuei buruzko eztabaida egiteko proposatuko dugu, hau da, “antzerki-izaeraz” eta “disidentziaz” eztabaidatzeko. Horretarako, oso desberdinak diren bi testu hartuko ditugu abiaburutzat, testu horiek aukera emango baitigute sarrera egiteko bi kontzeptu horiek jarduten duten praktikak dituen aukerei eta paradoxei buruzko eztabaidari.
José Antonio Sánchez. Irakaslea, ikertzailea, eta literatura, arte eszeniko eta zinemaren esparruko praktika artistiko garaikideari buruzko liburuen eta testuen egilea da. Filosofian doktorea eta Cuencako Arte Ederren Fakultateko katedraduna (www.uclm.es). Artea elkarteko kide sortzailea (www.arte-a.org). Idatzi dituen liburuen artean, hauek nabarmenduko ditugu: Brecht y el expresionismo (1992), Dramaturgias de la imagen (1994 y 1999), La escena moderna (1999), Cuerpos sobre blanco (2003) eta Prácticas de lo real (2007 eta 2012). Arte Eszenikoen Artxibo Birtualaren sortzailea eta zuzendaria (www.artescenicas.org), Cairon. Revista de Estudios de danza aldizkariko zuzendaria (2007-2011), eta Praktika Eszeniko eta Ikusmen Kulturako Masterreko zuzendarikidea (2009-2010). Reina Sofía Museoko aholkularia (Madril, 2008-2010) eta era honetako proiektuen komisarioa izan da: Seminario Internacional sobre nuevas dramaturgias (Murtzia, 2009) Arte es acción = acción es producción (Madril, 2010) eta Jerusalem Show (Jerusalen eta Ramala, 2011).
( http://www.josea-sanchez.com )
* Mintegi honetara etorri, eta mintegian landuko ditugun testuak jaso nahi badituzu, mesedez, esaguzu etorriko zaren, helbide honetara e-posta bat idatzita: bulegoa@bulegoa.org.
Mintegi hau ikerketa Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioaren finantziazioa jaso duen eta Gaztela-Mantxako Unibertsitatean egin den proiektu honen esparruan sartuta dago: “Teatralidades disidentes: metodologías de investigación en artes. Casos de estudio” (Antzerki-izaera disidenteak: arteak ikertzeko metodologiak. Aztergaiak) 2012-2015.