Bat, bi, hiru, lau horma
Proiektuaren egileak: Mar Villaespesa eta BNV producciones, ondokoekin elkarrizketan: Bulegoa Z/B, Fundación Rodríguez, Valentín Roma eta Laura Trafí-Prats. Urriaren 8tik apirilaren 8ra ARTIUM, Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan.
Artelan batek ez du bere edukiagatik bakarrik balio, baita sortze ekintzaz harago dituen ahalbideengatik ere. Uste horretatik abiaturik eta lehengoratze hitzaren etimologiari jarraituz garatu da Egonaldiak. ARTIUM Bildumaren inguruko lehengoratze jarduerak, Bilduma osatzen duten lan seinalatu batzuei beren ahalmena itzultzeko asmoz.
Erakusketaren kontakizuna lau Egonaldi** eratu dituen elkarrizketa batean oinarritzen da, lau komisariotza lanetan, artelan batzuen, ekintza batzuen, lantegi-mintegi baten, antzerki emanaldien eta laborategi baten inguruan. Aipatutako lanak eta haien berpizteak ARTIUMen Ekialde-Behekoa aretoan aurkeztuko dira, aldi berean lanerako gune eta makina izango dena.
Walter Benjaminengandik hasita, artela sortzeko baldintza estetikoei buruzko mintzaldiak distantzia, hurbiltasun, erreproduzigarritasun, egiletza, balio… kontzeptuak izaten dituzte aipagai. Egonaldiak. ARTIUM Bildumaren inguruko lehengoratze jarduerak erakusketan estrategia horiek erabili dira, eta «birfuntzionalizatze» kontzeptu brechtiarra, asmoa ez baita artea ekoitzeko gailua hornitzea, eraldatzen saiatzea baizik.
Bulegoa Z/B-ren 3. Egonaldia. Bat, bi, hiru, lau hormak objektu bera baldintza desberdinetan behatzeko bi ariketa proposatzen ditu. Artium Bildumako obra esanguratsu baten —Jorge Oteizaren Homenaje a Velázquez (1958)— bi eszenaratzetatik abiatuta, gonbit bat egiten zaio ikusleari, objektu artistiko bat espazioan aurkezteko ekintzari eta ekintza horrek dakartzan harreman motei datxezkien esanahiak esploratzeko eta ustiatzeko.
*
Bat, bi, hiru, lau horma Bulegoa Z/B-ren Glosarioari lotuta dago.
**
1. Egonaldia. Egia muturrean dago. Valentín Roma
2. Egonaldia. CMVAC-rako ekintza batzuk. Fundación Rodríguez
3. Egonaldia. Bat, bi, hiru, lau horma. Bulegoa Z/B
4. Egonaldia. Kontroletik kanpo: irudi ezeztatuen laborategia. Laura Trafí-Prats
Jarrera teatrala
Eskultura bat, Homenaje a Velázquez (Jorge Oteiza, 1958), erakusketa baten testuingurutik atera eta antzerkiaren testuingurura eraman da. Leku batetik bestera aldatzeak erakusketa aretoan ohikoa ez den zerbaiti bide ematen dio: eskultura bati ordubete luzez begira egotea ikuslea antzerkiaren arauen mende jarriz.
Bulegoa z/b-k zuzendutako lan eszenikoa Egonaldiak. ARTIUM bildumaren inguruko lehengoratze jarduerak proiektuaren barruan dago. Egonaldiak Mar Villaespesak eta BNV Producciones-ek komisariatu dute, ondokoekin elkarrizketan: Bulegoa z/b, Fundación Rodríguez, Valentín Roma, Laura Trafí-Prats.
Jatorrizko testuak: Peter Friedl (Idaztea/Irakurtzea), Carla Zaccagnini (Itzulpengintza), Bojana Cvejic (Teatraltasuna), Xavier Le Roy (Forma)
Antzerki-gunearen diseinua: Gorka Eizagirre
Argiteriaren diseinua: Óscar Grijalba
Off-eko ahotsa: Matxalen de Pedro Larrea, Igor de Quadra
Emanaldiak: Otsailak 11 eta 25, 19:00etan euskeraz, 21:00etan gaztelaniaz
Lekua: Gasteizko ARTIUM museoko Ekialde-Behekoa aretoan Doako jarduera. Toki mugatua
* Bat, bi, hiru, lau horma Bulegoa z/b-ren Glosarioari lotuta dago.
Argibide gehiago: www.artium.org