Amaia Urra. “Bla: Coup de dés hasard jamais le n’abolira un”. “Etorkizuneko liburua” irakurketa-taldearen hamahirugarren saioa.

by

Marcel Broodthaersen Un coup de dés jamais n’abolira le hasard liburua (1969) abiaburutzat hartuta, Amaia Urrak irakurketa berezi bat egiten du Belgikako artista horren testuez eta elkarrizketez. 

Dado-jaurtialdi bat balitz bezala, hitzak etortzen dira, bata bestearen ondotik, konbinazio berriak sortzen, eta hizkuntzaren ezkutuko presentziak gogora ekartzen aldi berean. “Bla: la hizkuntza la la Me” edo “Bla: Irakurketa la la la la” dira artistak saio honetarako iradoki dizkigun beste titulu batzuk. Biek ala biek toles semantikoak zabaltzen dituzte, Broodthaersen obra norbere ahotsaz irakurtzeko bestelako formak abian jarriz.

Amaia Urra (Donostia, 1974). Hizkuntza, kantatutako /hitz egindako hitza eta ekintza edo gauzak izendatzeko zailtasuna ditu lanaren ardatz, eta hainbat testuingurutan aurkeztu izan du, adibidez, hauetan: Art nomade, rencontre internationale d’art performance de Saugenay (Axeneo7 & SAW Gallery, Gatineau-Otawa), Líneas de acción (Casa Maauad, Mexiko Barruti Federala), In-presentable (Casa Encendida, Madril) Radiodifusión: Emisión 0 y Emisión 1., Mugatxoan (MST, Donostia-San Sebastián), First Thought Best (Artium, Vitoria-Gasteiz), Musac, Museo de Arte contemporáneo (León), Festival Plastique danse flore (Versailles), Zarata Fest, Musika bitxien eta antzekoen jaialdia (Bilbo-Madril), Tabakalera (Donostia-San Sebastián), Festival 2D2H (Hondarribia-Hendaia), Ecolalias RSS (Radio del Reina Sofía, Madril), PAF Performing Arts Forum (St. Erme).

1999. eta 2009. urteen artean, hainbat koreograforekin aritu zen elkarlanean, besteak beste, Jérôme Bel, Xavier le Roy, Ion Munduate, Juan Domínguez, Cristina Blanco, Cuqui eta María Jerezekin. 1998an, Mugatxoan-en 1. tailerrean parte hartu zuen Artelekun, eta, gero, hainbat aldiz jardun zuen lankidetzan haiekin.