Albuquerque Radio Picture Show

by

Albuquerque Radio Picture Show irratsaioa berariaz oparitu da Bulegoa z/b ekimenarentzat. ABQradio programaren soinu-edukiak LP eta CDen bilduma zehatz bat du abiaburu, eta LP eta CD horiek tresna baten gisa erabiltzeko asmoz prestatu da. Programak azpitik duen desira da kontuak eskura jartzea, ez era arbitrarioan ezinbestez, ez eta, forma ikusita, hasieran uste ahal den bezain argi ere.

Yanny edo Laurel?

Horixe. Entzunaldia jarduera gisa hartuta, kasu honetan bozkatzea ezinezkoa izan arren. Aplikazio bat da.

Ekainaren 21ean hasiko da, udako solstizioan, eta lau astez saio bat igoko da, urte amaieran zazpi saio osatu arte. Programa guztiak eskura egongo dira, deskargatzeko moduan, Bulegoa z/b-ren web orrian eskegita emango duten tartean eta abqrps.org-en. Hona hemen irratsaioak aurkezteko egunak:

2018ko ekainaren 21a.

2018ko uztailaren 19a.

2018ko abuztuaren 16a.

2018ko irailaren 13a.

2018ko urriaren 11a.

2018ko azaroaren 8a.

2018ko abenduaren 6a.

2019ko urtarriletik aurrera, zazpi programak egongo dira eskura, deskargatzeko moduan, abqrps.org web orrian.