Formagabeko ezagutza-formak
TENPERATURAK HAIZE-LASTERREAN. ANDREA RODRIGO ETA CLAUDIA PAGÈS
by
Andrea Rodrigoren eta Claudia Pagèsen elkarketa Bulegoa z/b-k egindako gonbitari esker gauzatu da, elkarrekin lan egiten hasi baitira, idazketa abiaburutzat hartuta. Ikasketan, zentzumenak oraindik artikulatu gabe daudenean, intuizioari lotuta izaten den egoera lausotu horretan egoten saiatzea izan da lana hasteko abiaburua. Toki horretatik idazteak zerikusia du desira bilatzearekin, inguruan dagoenari heldu, eta trukearen bidez lortzen dena biltzen saiatzearekin… Eta horrela azaldu zen ura. Bilboko itsasadarrak eta haren ertzek eman dute bultzada lankidetza honi hasteko. Hainbat testuren zentzumenezko, gorputzezko eta idatzizko gutun-liburu moduan garatzen da; eta, bertan, Andreak eta Claudiak, haien kidetasuna lantzeaz gain, modu desberdinak bilatzen dituzte idazketara hurbiltzeko.
Oraingoan, garatzen jarraituko duten truke honek izan dituen lehen emaitzak aurkeztuko dituzte, eta, batera egindako praktika honi segida emateko, landu dituzten idazketako metodologiak eta ariketak partekatuko dituzte ikus-entzuleekin.
Andrea Rodrigo (Madril). Konplizitateko gailuak eta jakintza eta sentsibilitateak ekoizteko formak ditu aztergai, eta interes berezia du ikerketa artistikoa, kuratoriala eta koreografia garaikidea aztertzeko. Ainhoa Hernándezekin lan egiten du, epe luzeko ikerketa bat egiten ari baita harekin, forma desberdinak hartzen dituena, hala nola, Madrilgo CentroCentro-n ikusgai izandako performanceen eta tailerren Saliva programa (2018). Valentina Desideri eta Corazon del Sol artistekin aritu da lankidetzan. Hainbat ingurunetan sartuta dago, esate baterako, hauetan: Performing Arts Forum, St. Erme, Frantzia; CA2M, Madril –Julia Morandeirak eta Margarida Mendesek komisariatutako Escuelita-ren lehen edizioan izan zen–, eta Bulegoa z/b –koordinazio-lanak egin zituen 2017. eta 2018. urteetan–.
Claudia Pagès (Bartzelona). Erakusketa hauek egin ditu instituzioetan, bakarka eta binaka: Veronica, Amsterdam (2018); Yaby, Madril (2018); La Capella, Bartzelona (2017); Rongwrong, Amsterdam (2016); P/////AKT, Amsterdam (2015). Orain dela gutxi, zenbait lekutan egin ditu performanceak, besteak beste: Gasworks, Londres (2018); Sharjah Art Foundation March Meetings, Sharjah UAE (2018); CA2M Centro de Arte Dos de Mayo, Madril (2017); RAI10/Arthena Foundation, Düsseldorf (2016); La Casa Encendida, Madril (2016); Moderna Museet, Stockholm, 2015. Horrez gain, toki hauetan izan da egoiliarra: LIVE WORKS Centrale Fies, Trento (2017); Gasworks, Londres (2017); eta CA2M Centro de Arte Dos de Mayo eta La Casa Encendida, Madril, (2016). Bestalde, Mondriaan fonds Werkbijdrage Jong Talent (2016-2017) saria jaso du Holandan.