“Máquina P.H.: lurretik, ikuspegi bat”. Pedro G. Romero

by

  • 02.aneta_.hiwa_.pedro_.01.JPG

Máquina P.H. ikerketa eta sorkuntzako proiektuen eta lanen kontinuum bat da, herri-kultura eta, bereziki, flamenkoa du aztergai, eta sistematikoki garatu da laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik hona, batez ere Andaluzian. Máquina P.H., horrez gain, gune bat da, leku bat ihesak sorrarazteko, herrikoia denari, herriari, behetik doanari gizarte- eta politika-aldetik eman zaion zeregina zalantzan jarriko duten ihesak sorrarazteko; eta autonomia, diskurtsoa eta berezko moldeak atzera itzultzeko. Máquina P.H., azkenik, ororena denari buruzko saiakuntza bat da, eta, bertan, taldeko, erkidegoko sorkuntza-lanak ikus daitezke agertzen eta desagertzen: ia izenik ez duten “gauzak”.

Pedro G. Romero
Pedro G. Romero (Aracena, 1964) artista gisa jarduten du 1985. urtetik. Sevillako PRPC plataforman sartuta dago (Kultura Politikei buruzko Hausnarketa Plataforma), eta UNIA arteypensamiento proiektuko edukien taldeko kidea da. 2007. urtetik, de rasgos árabes… proiektua zuzentzen du (Buenos Aires, Sao Paulo, Santiago, San Salvador eta Mexiko hiria). Laurogeita hamarreko hamarkadaren bukaeratik hona, “Archivo F.X.” (http://www.fxysudoble.org/) eta “Máquina P.H.” proiektuetan ari da lanean.