Hormaren kontrako ekoizpenak
JULIETTE LIZOTTE: HARRI KANTA
by
2025eko azaroaren 15a, larunbata – 21:30
Proiekzioa Bulegoa z/b-ren 15. urteurreneko festaren programaren barruan aurkeztuko da.
HARRI KANTA*
Errealitatearen eta fikzioaren, histori(aurre)aren eta istorioen artean ibiliz, harri kanta proiekzioak bidaia bat egiten du Euskal Herriko historia alternatibo baten barnera, eta aztertzen du atzendutako mitologia animistako jenioek oraindik ere bizirik dirautelako ideia. Ondoriozko alegian, (kristautasunari, industrializazioari, Frantziako eta Espainiako administrazioei, patriarkatuari, kapitalismoari…) aurre egiteko kontakizunak, folklorea eta queer teoria korapilatzen dira.
Pertsonaien interpreteak: Maider Aldasoro, Izaro Ieregi González, Juliette Garms, Jon Regueiro Martin, Juliette Lizotte, Noah Cohen, Ane Sagüés Abad.
*Aurkeztuko den 16 minutuko bertsioa luzeagoa den ikus-entzunezko instalazio interaktibo batetik aterata dago.
Juliette Lizotte (1991) Amsterdamen bizi den bideo-artista, artista, antolatzaile komunitario eta irrati-sortzaile bat da. Bere lanaren ardatza irudi mitologikoak dira, euskarritzat hartzen ditu larrialdi ekologikoei aurre egiteko eta zapalkuntza-sistemen aurreko erresistentziarako espazioak sortzeko, eta, bitartean, rol-jokoen metodologiak aztertzen ditu narrazio kolektiboa osatzeko.
https://jujulove.eu/
https://www.instagram.com/jujulove_official/