Hormaren kontrako ekoizpenak
SOLOKOETXEKO UDAKO SOLSTIZIOA: LESBOTERRORISMOA ETA NESKALAGUNAK
by
Ostirala, 2023ko ekainaren 23a, 20:00etatik – 22:00etara
Udako solstizioa Bilboko Solokoetxe Bulegoa z/b eta La Taller ekimenek eta auzoko hainbat gunek 2015etik egiten duten ospakizun bateratua da.
LESBOTERRORISMOA ETA NESKALAGUNAK*
Lesboterrorismoak gonbit egiten digu inpostura-modu berriak eraikitzera oinordetzan jaso dugunarekiko: biltzen gara gure bizimoduetara egokitzen ez diren ohiturak hausteko. Balio gehiago ematen diegu afektuei eta laguntza-sareei, eta familia berria eratzearen alde egiten dugu: kolektiboa eta hautatua. Ospakizun honen partaide izan zaitezen nahi dugu, harremanak izateko eta elkarrekin narratiba berriak partekatzeko dugun modua ospatzeko.
Lesboterrorismoa eta neskalagunak proiektuak bidaia estetiko batean aurkitzen du bere desira. Soinu-praxi batetik abiatzen da, Bulegoa z/b-ko espazioan. Multikanalaren bidez, eskulturaren eta performancearen artean dauden ekintzak kateatzea proposatzen dugu. Espazioa erakusleiho bihurtu nahi dugu, Gallery Session gisa, eta, horrela, politikoa dena egiturara eraman nahi dugu, bere forma gainditzeko eta birkonfiguratzeko. Aurrera eramaten.
Hondarrak uzten. Gorputzak egoeran jartzen, eta egoerak gorputzean.
*Euskarri grafikoa La Taller gunearen eskutik.
Herética(s) helburu artistikoak dituen elkarte bat da; haren balioen oinarria dira alde kolektiboaren bidez ekoiztea, leku, pertsona eta egoera bakoitzaren espezifikotasunaren barruan. Bilbon finkatu zen 2023an, baina lehenago sortu zen, Lesboterrorismo I. liburukian; proiektu horren abiaburua ezkontza bat izan zen, premisa bakarra gisa dibortzioan amaitzea zuena. Horrek berak pizgarri bat sortu zuen taldean lan egiten jarraitzeko, eta, horren ondorioz, elkarte hau eratu genuen.
Gure asmoa da praktika artistiko bat sustatzea, indibidualetik kolektibora eta alderantziz lan eginez, okupatuz eta birkonfiguratuz, egitura berriak eraikitzen.
Hazi komun batetik abiatuta; Lesboterrorismoa eta neskalagunak.