Zinema_ilegala
Zinema_ilegaleko berrogeita hamahirugarren saioa
by
Loida A. Gómez Rubiok proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.
2005. urtea Arte Traumatikoko Goi Eskolan, Murtzian. Hiru ikaskidek antzerki garaikideko tailerra ematen dute. Oraingoan, ordu berezi-berezian, 00:00etan. Gaur, Artauden txanda da, Ankerkeriaren Antzerkiarena. Zigarro berde-berdez beteriko zilarrezko erretilu batekin egiten digute harrera. “Erre!” “Garrantzitsua da erretzea!”, eta pozik erretzen dugu. Tunika zuriz jantzita daude, oso sakratua dena. Haietako bakoitzak untxi gris bati heltzen dio lepotik eskuineko eskuarekin. Musika hain dago ozen… non erretzeak ere min ematen baitu. Errai-usaina dago, odol kirasdunarena. “Kendu oinetakoak! Begietan loturak jarriko dizkizuegu, eta atzeko pasillora joan beharko duzue!”. Itzalpean dagoen pasilloa plastiko zuriz eginda dago. Denok dakigu pasillo hartatik datorrela usain bortitza. Nork du barrenik pasilloa zeharkatzeko? Nik ez.
Ikusle geratu nintzen, oinutsik eta zopatuta. Egun hartan ezin berdinduzko oihuak entzun nituen. Hiltzera bultzatzen zuen musika satanikoa entzuten zen. Adiskideak hil nahi izan nituen. Tunika odoletan zuten hiru untxi-hiltzaileak. Kabroi madarikatuak. Haien esparrura eraman ninduten, eldarniora. Hil, hil, hil… Eta erotu egiten banaiz? Eta neure buruak gorputza betetzen badu une oro? Denbora guztia. Kiribildutako ateak zabaltzen. Denbora guztia. Beltza. Denbora guztia.
Honela ezagutu nuen Antonin Artaud. Handik hamar urtera, gutunak idazten dizkiot kontuak nola dauden esateko. Berak ametsetan erantzuten dit. Batzuetan, mezu sekretuak uzten dizkit ispiluan.
Saio ILEGAL hau Antonin Artaudekin egindako bilera intimoa eta sentsoriala izango da. Zinema, audioak eta testuak abiaburutzat hartuta.
Loida A. Gómez Rubio (1984). Murtzian jaio, Ciezan hazi, eta Murtzian, Granadan, Sevillan, Madrilen, Alacanten eta Bilbon prestatu zen. Antzezlaria da. Orain ARTAUD y otros animales pieza lantzen ari da. Pabellón 6 espazioan aurkeztu zuen maiatzaren 21ean.