EL CONTRATO, Hitzaldiak eta jarduera performatiboak
“Batzarra (Kontratua)”. Agentzia
by
Agentziak 002115 gauza (Promenades en Pays Basque) atera du bere “gauzen zerrendatik” EL CONTRATO erakusketarako. Biarritzeko Les Ballets Basques Oldarra taldeak eta Europa Est-ek Promenades en Pays Basque diskoaren inguruan izan zuten legezko eztabaida du aztergai. Diskoan, Europa Est-ek baimenik gabe sartu zituen Les Ballets Basques Oldarra taldearen dantzarako musika-piezen interpretazioen grabazioak. Folk-musika “jabari publikokoa” da, baina, hala ere, dantza-taldeak egile-eskubideak eskatu zituen musikako interpretazioagatik. 1977ko martxoaren 28an Baionako Eskualdeko Auzitegian izan zen epaiketan, epaileak argi zehaztu behar izan zuen folk-musikaren interpretazioa babestu ote zitekeen, “jatorrizko adierazpena” izateagatik. Agentziak “Nola sartu herri-ondasunak praktika artistikoen barruan?” galdera gogoetazaleaz egin zuen sailean sartuta dago kasua.
2015eko ekainaren 9an, ostiralarekin, 19:00etan, Agentziak 002115 Gauza (Promenades en Pays Basque) aurkeztuko du, “lekukotasuna emateko”. Bilera horretan, Agencyk “Les Ballets Basques Oldarra Europa Est-en aurka” auziaren txosteneko zati batzuen talde-irakurketa egin nahi du. Ildo horretan, tartean dauden hainbat pertsonari gonbit egin die, lekuko bezala erantzuteko, besteak beste, honako hauei: Luis Anguita (Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Zuzenbide Fakultateko irakaslea), Jon Bagüés (Eresbil, musikaren euskal artxiboko zuzendaria), Xabier Erkizia (soinu-arloko artista, ekoizlea, kazetaria, ERTZ bestelako musiken jaialdiko zuzendarikidea eta Audiolabeko koordinatzailea), Olatz González Abrisketa (antropologoa eta UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Antropologia Sozialeko irakaslea), Garikoitz Mendizabal (txistularia eta Bilboko txistularien udal-bandako zuzendaria) eta Xabier Zabala (musikaria eta musikagilea).
Batzarra (Kontratua) AlhóndigaBilbaoko Erakusketa Aretoan aurkeztuko da. Jarduera hau EL CONTRATO erakusketako jardueren programan sartuta dago, 2014ko urriaren 2tik 2015eko urtarrilaren 11ra arte Bulegoa z/b ekimenaren eta AlhóndigaBilbaoren artean izan den lankidetza-proiektuan.
Informazio gehiago: www.alhondigabilbao.com
Agentzia (Brusela, 1992) Kobe Matthysek sortutako ekimen artistikoa da. “Gauzen zerrenda” bat du, hazten ari den, eta natura eta kultura banatzen dituzten sailkapenen aurka doan zerrenda. Gehienetan, jabetza intelektualeko auziei buruz izan diren legezko arazoen eta eztabaiden ondorioa da zerrenda hori. Agentziak dei egiten die bere zerrendako gauzei, erakusketen barruan egiten dituen “batzarren” bidez, edo performanceak, argitalpenak eta beste bide batzuk erabiliz. Horrelakoetan, topologikoki ikertzen ditu jabetza intelektualaren aparatuak praktika artistikoen ekologiari begira dituen ondorio eraginkorrak.