“1 poor and one 0”. BADco

by

Alboko pantailan, zinemaren historian filmatutako lehen eszena proiektatuta: Langileak Lyongo Lumière lantokitik ateratzen (Louis Lumière, 1895). Langileak fabrikatik atera, eta ikusleak antzokira sartzen dira. Interpretatzaileek hainbat modu garatzen dituzte subjektu langilea ikusleen aurrean desegiteko, eta, bitartean, langilea eraldatzeko prozesu batera doa herrestan pixkanaka: zinemaren herri-baliabidetik antzerki politiko populistara. Antzerkia abian dauden irudietan ahituta; irudiak ahituta mugimenduko antzerkian. Ikuspegi-aldaketa.

1 poor and one 0 (2008) AlhóndigaBilbaoko Jarduera Osagarrien Zentroan aurkeztuko da. Antzezlan hau EL CONTRATO erakusketako jardueren programan sartuta dago, 2014ko urriaren 2tik 2015eko urtarrilaren 11ra arte Bulego z/b ekimenaren eta AlhóndigaBilbaoren artean izan den lankidetza-proiektuan.

Informazio gehiago: www.alhondigabilbao.com

BADco (Zagreb, 2000) elkarlaneko performanceak egiten dituen talde bat da, eta Kroazian du egoitza. Honako hauek eratzen dute: Pravdan Devlahović, Ivana Ivković, Ana Kreitmeyer, Tomislav Medak, Goran Sergej Pristaš, Nikolina Pristaš, Lovro Rumiha eta Zrinka Užbinec. Hasieratik bertatik, sistematikoki aztertu ditu jarduteko protokoloak, eta performancearen eta entzuleen artean sortzen diren harremanak berriz eratzeko prozesua. Azken hamabi urteotan, BADcok hemeretzi performance eta hamar proiektu aurkeztu ditu. Lan bakoitzak aldaketa nabarmena ekartzen du, espazioaren eta tartean sartutako jendearen arteko harremanetan, eta, horren ondorioz, egoera berria sortzen da beti.