EL CONTRATO, Hitzaldiak eta jarduera performatiboak
Zoom out; ametsen egunkaria. Itziar Okariz
by
Zoom out; ametsen egunkaria performancean, artistak testu bat irakurtzen du zatika, ametsen egunkari baten laburpena, eta erregistratu egiten du, azalpenak irauten duen bitartean. Irakurketa bakoitzean, errepikapen bat dago, testuaren azken hitzari aurrekoa gaineratzen baitzaio ondoz ondo, harik eta testua (eguneko ametsari esleitutakoa) metatuz osorik agertzen den arte.
Zoom out; ametsen egunkaria AlhóndigaBilbaoko Erakusketa Aretoan aurkeztuko da. Performance hau EL CONTRATO erakusketako jardueren programan sartuta dago, 2014ko urriaren 2tik 2015eko urtarrilaren 11ra arte Bulego z/b ekimenaren eta AlhóndigaBilbaoren artean izan den lankidetza-proiektuan.
Informazio gehiago: www.alhondigabilbao.com
Itziar Okariz (Donostia-San Sebastián, 1965) artista da eta Bilbon bizi da. Bere lanak hizkuntza eta ikur gisa hartutako gorputza ditu aztergai, eta zalantzan jartzen ditu arauen mugak. Hauek dira bere banakako azken proiektuak: Caja Negra/Cubo Blanco, CA2M, Madril (2014) eta Keramikvonschaedler, Nendeln, Liechtenstein (2014). Horrez gain, proiektu hauetan hartu du parte: Secret Codes, Luisa Strina Gallery, Brasil (2014), Territory, AVL Mundo, Rotterdam (2014) eta Mínima resistencia. Entre el tardomodernismo y la globalización: prácticas artísticas durante las décadas de los 80 y 90, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Madril (2013).