Zinema_ilegala
Zinema_ilegaleko berrogeita bigarren saioa
by
Sahatsa Jauregik proposatutako filma baten proiekzioa, eta, horren ondoren, solasaldia.
Aurpegi-azal beltzaraneko eta begi urdinekiko emakume ilehori bat ikustean, Artelekuko Natalia etortzen zitzaidan gogora, eta gero, halabeharrez, Kleopatraren mozorro bat ere bai, erosia ez, eskuz egina gurasoen aginduari jarraiki. Letoizko koroa bat, aurrealdean kobra bat zizelkatuta zuena; tunika zuri bat, inauterietarako kalitate gutxiagoko satinez egindakoa; orkatilaraino heltzen zitzaidan protesi luzatu bat zuen gerrikoa; eta bular-koilare moduko zera zurrun bat, urre koloreko sprayz margotutako gurpil-kamerez eta Versaceren greka bereizgarria marrazten zuten lentejuela-hari urrekarez eginda. Horra mozorroa. Gutxi gorabehera, Elbis Rever-eko neskek Jorgerekin batera Nefertitis izena hartuta jo zutenean zuten look-a, zuria eta urrekara nagusi direnez oso negro izan daitekeena, batez ere dena konbinatuz gero. Delako irudia Ulrike Ottinger-ena zen.
Istorioan, lau emakume eta close harmonyko banda bat agertzen dira, Transiberiarrean bidaiatzen. Filmak antzerki-dekorazioko espezialistek margotu eta Transiberiarra simulatzen duten agertokien eta Mongoliako biderik gabeko paisaien artean egiten du aurrera. Ottinger-en esanetan, narrazioa eta kulturako gaizki-ulertuak aztertzen ditu filmak.
Sahatsa Jauregi (Salvador de Bahia, 1984). Artista eta ikertzailea.