“1992. Hiriburutzak, erakusketak eta estrategia kritikoak”. Península. Procesos coloniales y prácticas artísticas y curatoriales

by

“1992. Hiriburutzak, erakusketak eta estrategia kritikoak”. 2014ko urtarrilaren 10a, ostirala – 19:00

Espainiako estatuko erakusketa-politikan eta artean, erabateko iraultza izan zen 1992ko Sevillako Erakusketa Unibertsalaren inguruan, “Konkistaren” V. Urteurrena ospatzeko ekitaldiak zirela-eta. Une hori ezinbestez hartuta, aurkezpen honetan proposatzen dugun ibilbideak sigi-saga egiten du aurrera, ikusgarritasunaren eta kritikotasunaren molde berrien artean, hala kritikotasun autonomoaren, nola Espainiako historia eta orainaldi kolonialari dagokionez “instituzioarekin” egindako akordioen eta izandako talken ondorioz sortutako kritikotasunaren artean.

Prozesuan bipolaritate nabaria izan zen Estatua “europartzeko” eta “amerikar” bihurtzeko prozesuen artean –lehenengo prozesuari dagokionez, urte horrexetan, Madril Europako kulturako hiriburua izan zelako, eta, bigarrenari dagokionez, berriz, kolonialitatearen hainbat erakusketa-gailuren bidez kolonia zaharrekin izandako “lotura historikoa” berreskuratu zelako–. Tresna “Espainia” Europatik Hirugarren Munduko herrialdeetara iristeko ate gisa sustatzeko estrategiaren barruan egon zen –testuinguru horretan, indarrean baitago oraindik Hirugarren Mundua izendapena–; eta lagungarria izan zen Espainiako estatua europartzeko, etorkinak hartzeari, eta horren ondoriozko zapalkuntzako neurriei begira. Diagnostiko hori abiaburutzat hartuta, Península plataformaren La memoria de lo colonial azpitaldeko kide batzuek azterketa kritikoa eta bisuala egiten dute, eta gune bat eskaintzen dute gai horiei buruz eztabaidatzeko. Honako hauek eratzen dute azpitalde hori: Aimar Arriola, Jesús Carrillo, Tamara Díaz, Juliane Debeusscher, Nancy Garín, Francisco Godoy, Juan Guardiola, Fernando López, Landry-Wilfrid Miampika eta María Luisa Ortega.

2014ko urtarrilaren 11, larunbata – 11:00 

Península taldeko kideen seigarren bilera orokorra izango da, bilera itxia. Lan-taldeetan elkartuta, ikerketa bakoitzaren egoera eta etorkizunean ekiteko estrategiak aztertuko dira.

Península. Procesos coloniales y prácticas artísticas y curatoriales plataformak hausnarketa egiten du arteari, kolonialitateari eta kuradoretzari buruz, eta harremanetan jartzen ditu gai horiek Espainiako eta Portugalgo historiarekin, herrialde horietako prozesu kolonialekin, eta gaur egun ezkutuan bezala dauden botere-harremanekin. Taldea Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíarekin aritzen da lankidetzan, eta 40 lagun inguruk eratzen dute, ikertzaileak, akademikoak, graduatu ondoko ikasleak eta artistak denak. Urtarrilaren 10ean, ostiralarekin, Bulegoa z/b-n izango dugun saioa 2012. urtean sortutako plataformak egingo duen jendaurreko lehen aurkezpena izango da.

http://www.museoreinasofia.es/pedagogias/centro-estudios/grupos-investigacion/peninsula