Zinema_ilegaleko hogeita hamazazpigarren saioa

by

Peio Aguirrek proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. 

Performance (Donald Cammell / Nicolas Roeg, 1970, 105 min.)

Estutasunean dabilen gangsterrak babesa aurkitzen du rock-izar izuti baten etxean. Horrela iragar genezake Performance filma. Donald Cammellek eta Nicolas Roegek zuzendu zuten batera 1968. urtean, eta Erresuma Batuko zinema-aretoetan estreinatu zuten 1971. urtearen hasieran. Aipu txarren arabera, Warner Brosekoek filmaren hasierako tarteak egiaztatu zituztenean, hunkituta geratu ziren, sexuz eta indarkeriaz betetako eduki esplizitua eta forma aldetik zuen erradikaltasuna ikusita, eta, horiek horrela, negatiboa ezabatzen saiatu ziren berehala. Performance 1960ko hamarkadako Londres kriminal eta underground-aren kontakizun bat da, Swinging London izenekoarena. Ezin hobeki harrapatzen du belaunaldi oso baten espiritua, identitate sexualaren eta sozialaren amildegien barnean sartuta.

Peio Aguirre (Elorrio, 1972) idazlea, arte-kritikaria, komisario independentea eta editorea da, eta Donostian bizi da. Bere blogean idatzi ohi du: “Crítica y Metacomentario” ( http://peioaguirre.blogspot.com )