Zinema_ilegala
Zinema_ilegaleko hogeita hamalaugarren saioa
by
Aimar Arriolak proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.
The Queen (Frank Simon, 1968, 66 min.)*
“The International Cinema Hit” / “The Film of the Miss All-American Drag Beauty Pageant, 1967″ / “Presented in glamorous color”.
Saio honek beste ekarpen bat egin nahi dio Paris Is Burning Oharduna argitalpenak eratzen duen oin-oharren bildumari. Jeletonen izen bereko proiektuaren emaitza da argitalpen hori, eta une honetan argitaratzeko bidean dago.
Aimar Arriolak arte-arloan egiten du lan. Berak gogoratzen duenez, gutxienez hiru aldiz aritu da ibiltokiko modelo-lana eginez.
* Proiekzioa ingelesez izango da, azpititulurik gabe. Hala behar izanez gero, bertaratzen direnei proposamena egingo zaie ondoz ondoko interpretazioa txandaka egiteko.