Formagabeko ezagutza-formak
TEXTILES: OPEN LETTER. Ehunak hegoaldetik irakurtzea. Ukimenezko geografia baten ekoizpenari buruzko mintegia
by
Mintegian, ehunak aztertu nahi ditugu, hegoaldeko ikuspegi epistemologikotik abiatuta, arte garaikidearen eta artearen historiaren barruan ehunak betetzen duen eginkizun estetikoa ikertzeko, eztabaidatzeko, jakitera emateko eta gogoeta egiteko dauden molde batzuk adierazte aldera. Aurkezpenetan, ehunek zatiketa hierarkiko edo bitarretan sortzen dituzten hausturak adierazten dira, adibidez, arte eta artisautzaren arteko bereizketa, ukimen eta ikusmenaren arteko mugak edota ipar eta hegoaren arteko muga geopolitikoak. Mintegian, batera bildu dugu praktika artistiko garaikidean ehunak izan dezaken indarra ikertzen duten ikertzaileen, arteko historialarien, komisarioen eta artisten esperientzia.
PROGRAMA
11:00 – 11:30. Rike Frank eta Leire Vergararen aurkezpena.
11:30 – 12:15. “Izenik ez duena. Ehuna testu gisa”. Patricia Molins.
12:30 – 13:15. “Arropa arineko istorioak”. Sabeth Buchmann.
13:15 – 14:00. Mahai-ingurua.
14:00 – 15:30. Bazkaria Bulegoa z/b-n.
15:30 – 16:30. Teresa Lanceta Laurence Rasselekin solasean.
16:30 – 17:15. “Zergatik duen sekula baino garrantzi gehiago ehunaren lehengaiak (arte gisa edo dena delako gisa)”. T’ai Smith.
Mintegi TV-tron-en dago ikusgai. ( http://www.tea-tron.com/teatron/TVTRON.do )
Patricia Molins de la Fuente Artearen Historian lizentziaduna da. Lanean, interes berezia erakusten du artearen mugetan espazio bat bilatzeko (dantza, diseinua, arte femeninoa…), espazio horretan artea berriz aztertu ahal izateko, artearen historia kanonikoak duen ustezko objektibotasunaren murrizketak / bazterketak aintzat hartu gabe. Diseinuaren Historiako irakaslea da Madrilgo Unibertsitate Europarreko Erakusketak kudeatzeko masterrean, Valentziako CEUko Diseinuko masterrean, eta Valentziako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko Museologiako masterrean. Komisarioa izan den erakusketetan, hainbat gai landu dira: diseinu grafikoa (Mauricio Amster, Ricard Giralt Miracle, Enric Crous IVAMen, Valentzia), diseinu industriala arteari dagokionez (Arquitectura y arte de los años 50, Fundació La Caixa, Bartzelona; Suiza constructiva, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía (MNCARS); Gerrit Rietveld, Dekorazioko Arteen Museo Nazionala, Madril) eta dantza (Salomé, un mito contemporáneo, MNCARS; Flamenco, vanguardia y cultura popular 1864-1939, MNCARS). Hauxe da bere testurik berriena: “La heterogeneidad como estrategia de afirmación. La construcción de una mirada femenina antes y después de la Guerra Civil” (Heterogeneotasuna baieztatzeko estrategia gisa. Begirada femeninoaren eraikuntza Gerra Zibilaren aurretik eta ondotik, Desacuerdos, Madril, 2012).
Sabeth Buchmann historiagilea eta arte-kritikaria da. Arte Moderno eta Postmodernoko irakaslea da Vienako Arte Ederren Akademian, Vienako Artearen Teoria eta Kulturako Ikasketen Institutuko burua da, eta Berlingo Texte zur Kunst aldizkariaren aholku-batzordeko kidea da. Liburu, aldizkari eta katalogoetan idazten du erregulartasunez, eta arte eta teoria politikoari buruzko Polypen argitalpenen saioaren argitaratzailea da, Helmut Draxler, Clemens Krümmel eta Susanne Leebekin batera. Egin dituen azken argitalpenen artean, honako hauek aipatuko ditugu: Hélio Oiticica, Neville D’Almeida and others: Block-Experiments in Cosmococa, Londres: 2013, Max Jorge Hinderer Cruzekin batera (egilekidea); Film, Avantgarde und Biopolitik, Viena: 2009, Helmut Draxler eta Stephan Geene-rekin batera (egilekidea); Denken gegen das Denken. Produktion – Technologie – Subjektivität bei Sol LeWitt, Hélio Oiticica und Yvonne Rainer, Berlin: 2007; eta Art After Conceptual Art. Cambridge, Mass/ Kolonia: 2006, Alexander Alberrorekin batera (egilekidea).
Teresa Lanceta artista, eta Artearen Historian lizentziaduna eta doktorea da. Ehun-artean eta ikus-entzunezkoen arloan aritu da lanean. Marokoko ehun-arte herrikoiari eta XV. mendeko alfonbra espainiarrari buruzko lanak eta ikerketak egin ditu. Banakako erakusketak jarri ditu hainbat tokitan; besteak beste, hauetan: Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía (MNCARS), Madril; Museu Tèxtil i d’Indumentaria, Bartzelona; Museo de Arte Moderno, Eivissa; Université Le Mirail, Tolosa Okzitania; Nau, Valentzia; Villa des Arts, Casablanca. Horrez gain, taldeko erakusketa hauek jarri ditu: Gezhira Museoa, Kairo; Lonja del Pescado, Alacant; eta Musée d’Angers. Las Cigarreras kultura-zentroan, Cierre es la respuesta lana aurkeztu zuen, Alacanteko Tabako Fabrika zaharreko emakumeei buruzko dokumentala. Arteari buruzko argitalpen batzuetan aritzen da elkarlanean, besteak beste, hauetan: Arteyparte, Horitzons magrébins eta Debates sobre arte. Hitzaldiak eman ditu Unibertsitate Konplutentsean, MNCARS museoan, Fundación March-en eta La Casa Encendidan. XIV. Premi Bernat Capó saria irabazi du Mujeres en la industria tabaquera de Alicante liburuarekin. Gaur egun, Bartzelonako Escola Massanan irakasten du.
Laurence Rassel Bartzelonako Fundació Antoni Tàpieseko zuzendaria da. Bruselan egoitza duen irabazi asmorik gabeko Constant elkarteko kidea izan da 1998tik 2008ra. Constant elkarteak ikerketa-lana egiten du gogoeta eta praktika artistiko feministei buruz, eta, horrez gain, azterketa kritikoa lantzen du, teknologia berrien esparruko jabetza intelektualari buruz. Belgikako ADA zentroen sareko proiektuen koordinatzailea izan zen, 2001. eta 2006. urteen artean. Emakumeen prestakuntzaren esparruko sare horrek teknologia berrien ezagutza sustatzen du jendarteratzeko tresna gisa.
T’ai Smith Vancouver-eko (Kanada) University of British Columbiako Artearen Historia, Ikusmen Arteak eta Teoria Saileko irakasle laguntzailea da. 2014. urtearen amaieran University of Minnesota Press-en argitara emango den Writing on Weaving: a Bauhaus Craft, a Bauhaus Medium liburuan, zehatz aztertzen du Bauhauseko ehun-arloko emakume adituek beste ingurune batzuetako (pinturako, arkitekturako, argazkigintzako) mintzairak erabili zituztela, beren ingurunearen irismen berezia eratzeko. Artikuluak eta iruzkinak argitaratu ditu hainbat aldizkaritan, besteak beste, hauetan: Art Journal, Grey Room, Journal of Modern Craft eta Texte zur Kunst. Gaur egun, beste liburu bat prestatzen ari da. Textile Media and Philosophy da behin-behineko izenburua, eta, bertan, XIX. mendetik aurrera filosofian eta inguruneen teorian ehun-metaforak nola erabili diren lantzen du. Datorren udan, titularra izango da IKKM Institutuan, Weimar-eko Bauhaus-Universität-en.
Rike Frank komisario independentea da, eta Berlinen bizi da. Vienako Secession-eko komisarioa, Kasseleko documenta 12ko kuratore-bulegoko zuzendaria, Koloniako European Kunsthalleko talde programatzaileko kidea, New Yorkeko Ludlow 38ko komisario gonbidatua eta Leipzigeko Arte Ederren Akademiako komisarioa eta ikertzailea izan da. Duela gutxi, monografiko hauek eman ditu argitara: Constanze Ruhm. Coming Attractions (2012), Sketches of Universal History Compiled from Several Authors by Sarah Pierce (2013) eta Timing – On the Temporal Dimension of Exhibiting (argitaratu gabe oraindik).
Mintegi hau egiten ari den proiektu honen barruan sartuta dago: TEXTILES: OPEN LETTER ( http://www.textilesopenletter.info )
TEXTILES: OPEN LETTER Rike Frank (Berlin), Grant Watson (Londres), Sabeth Buchmann (Viena) eta Leire Vergararen (Bilbo) proiektu bat da. Vienako Akademie der Bildenden Künsterekin, Bilboko Bulegoa z/b-rekin eta Mönchengladbacheko Abteiberg Museoarekin lankidetzan egin da. Allianz Julturstiftungek parte hartu du mintegi hau ekoizteko.