Zinema_ilegala
Zinema_ilegaleko hogeita hamabigarren saioa
by
June Crespok proposatutako proiekzioa, eta, horren ondoren, solasaldia.
Miriam Cahnen bideo-lan hautatuak
Bi bideo-lan dira, eta marrazkian oinarritutako praktika bati daude lotuta gehienbat. Izen beraren azpian biltzen den lan-multzo handiago bateko zati bat da bideo bakoitza. Performance gisa eszenaratzen dute arian jarduteko prozesua, gorputzaren bidez egindako mugimenduaren hedakuntza gisa aurkezten diren objektu batzuen ekintza eta gauzatzearen arteko elkarrekikotasuna. Mekanikoa eta ez-ohikoa denaren artean dagoen ekintza bat. Ekintza oldarkorra, aurrerantz egiteko aukera ematen duena.
June Crespo (Iruñea, 1982) Bilbon bizi da, eta bertan lan egiten du. Gaur egun, arlo artistikoan jarduteaz gain, ikerlan bat egiten ari da UPV/EHUren “Ikerkuntza sorkuntza gisa-Sorkuntza ikerkuntza gisa” doktoregoko programaren barruan.