Zinema_ilegala
Zinema_ilegaleko hogeita zortzigarren saioa
by
Laura Díezek eta Melodie Martínek proposatutako proiekzioa, eta, horren ondoren, solasaldia.
Soinu-proiekzioa: Mirarien formari buruzko ikerketa (Riccardo Giacconi 2012).
Mirarien formari buruzko ikerketa irrati-dokumentalak sakon aztertzen du txotxongiloen esparrua, Kolonbiako ingurunean kokatuta, eta esparru hori sortu zenean 1970eko hamarkadako testuinguru politiko eta sozialari estu-estu lotuta zegoela azaltzen du.
ANTespaciok proposamen hau egiten du, ez-irudia, “soinuaren proiekzioa” eta bakoitzak sortzen dituen irudikapenak oinarritzat hartuta. Soinu-dokumentalak gaitasun eta askatasun gehiago ematen dizkigu, kasu honetan artearen berezitasunetik abiatuta. Konfiantza dago aurkezten ez diren ahotsengan, eta, aldi berean, jokoa dago fikzioaren eta errealitatearen artean, betiere, zalantzari eta imaginarioari zabalik. Entzunaldia elkarrekin egiten denez, gertaera sozial bilakatzen da, eta giro eta jarrera zehatzak ditu, zinemako aurkezpenek izaten dituztenen antzekoak. Gure begiradak ez du gunerik markatuta, gure irudimena aurrez zehaztuta egon daiteke, kokatuta gauden ingurunean gure ikusmenak sumatzen duenak zehatz baitezake. Ohituta gaude soinua irudiaren ondoan entzutera beti; eta, gaur egun, irratia entzutean, banaka egiten da entzunaldia. Proposamen honen ardatza soinu-esperimentazioa da, zabalkunde erradialarekin harremanetan jarrita, irudien saturazioari erantzuna eman nahi dioten bestelako erritmoak eta konposizioak ezartzen dituzten kontakizunekin harremanetan. Irrati-antzerkiaren esparruko sortzaile batzuek azaltzen dutenez, irratiko kontakizunak egiteari uztean, amets egiteko aukerarik gabe geratu zen jendea.
Laura Díezek (Leon, 1987) eta Melodie Martínek (Legazpi, 1988) (ANTespacio) batera lan egiten dute kultura-ekoizpenaren arloan esperimentazioko proiektuak garatzen. ANTespacio 2010. urtean sortu zen, proposamenak egiteko, arte garaikidea ezagutzera emateko bestelako formatuak eta aukerak oinarritzat hartuta, eta, gehienbat, elkarlaneko prozesuak garatzeko asmoz. Gaur egun, Exquis Cadavre proiektua argitaratzen dute, eta Paesaggio argitalpenaren azken edizioan aritu dira lankidetzan –Blauer Hase taldeak egiten duen argitalpen-saila da Paesaggio–.