OHO
“Zortzigarren ikasgaia: Irudi baten eta gauza baten artean, lana geratzen da”. Iñaki Garmendia
by
“Artzain batek txakur bat, ardi bat eta aza bat eraman nahi ditu ibaiaren ertz batetik bestera. Txalupa bat du horretarako, baina, berarekin batera, ‘gauza’ bat baizik ezin du barruan sartu, esandako hiru horietatik. Txakurra ardiarekin bakarrik geratzen bada, jan egingo du. Ardia azarekin bakarrik geratzen bada, jan egingo du. Zer egin behar du artzainak?”
Idazketaz bestera, lexiko kontzeptual eta abstrakturik ez duenez, irudiak eraikitzen dituen ariketak indar handia du metaforak sortzeko. Gehienez ere, a fortiori eta metafora-mailan abiatzen da: “hala ere, metafora bereziek, bereziki maitatutakoek, beti ekartzen dute berekin ezinbestez zakarra eta arrunta den zerbait”. Dena dela, “milimetro bateko lodiera duen azal poetikoak”, ñabartutako metaforak, ia ezin hauteman daitekeenak, “ez du ematen izan daitekeenik”. Argi izan daitekeen eta poetikoki metaforikoa den alde hori osmosian dago beti beste izaera batekin, hertsiki komunikatiboa den prosaren izaerarekin.
Hiru zatitan banatuta, eta bideo batekin zati bakoitzean, bilerak behin-behinean aurkeztuko dira irakurritako testuaren lokuzioen itxurapean, irudiekin batera. 1-3 zintetan, irudi bat eraikitzeko sarbide-gakoak azalduko dira. Asmamena zorrozteko igarkizunek izaten dituzten adierazpen-sintagma batzuen bidez kokatuko da kontakizuna. Horiek errealitatea bereganatzeko esperientzia irudikatzen dute modu bilduan, deigarrian ia. Handiagora edo besterik ezean, irudia eta testua gainjarriz edo haien artean nolabaiteko deskoordinazioa dagoelako, bereziki nabarmendu nahi da irudien balio ikonikoa eta erakuslea; eta horrek ezinbestez eta nahita ekartzen du esanahiaren galera, hizkuntzaren alde, hau da, formaren alde.
(Bigarren paragrafoan aipu-marken artean dagoena hemendik jasota dago: Pasolini-Rohmer: Cine de poesía contra cine de prosa)
Iñaki Garmendia (Ordizia, 1972) artista Bilbon bizi da eta bertan lan egiten du. Besteak beste, erakusketa hauetan hartu du parte: Materiality (Wyspa Art Foundation, Gdansk, Polonia, 2012); Gravity & Disgrace II (CGAC, Santiago de Compostela, 2011); Iñaki Garmendia / 1979. Un Monument a Instants Radicals (La Virreina, Centre de la Imatge, Bartzelona, 2011); Contemporary Image Collective (Kairo, 2010); La sombra del habla. Colección MACBA (Fundació d’Art Contemporani, Bartzelona / Seulgo Arte Garaikideko Museoa, Seul, 2010); Art Contemporain et Culture Rock (Le Carré. Musée Bonnat. Baiona, 2010); Iñaki Garmendia. Kolpez Kolpe (Centre d’Art La Panera, Lleida, 2010); Itinerarios 2007/08 (Fundación Marcelino Botín, Santander, 2009); Expanded Box (ARCO 09, Madril, 2009); Inconformisme, incorreció i rebel.lió entre art i escena musical (Centre d’Art Torre Muntadas, Sala d’Art Josep Bages, El Prat de Llobregat, 2008); Underdox 3. Document und experiment (Munich, 2008); NO R.S. (Galería Moisés Pérez de Albéniz, Iruñea, 2008).