Formagabeko ezagutza-formak
Glosarioa: IDAZKETA/IRAKURKETA. Peter Friedl *
by
Bulegoa z/b ekimenak gonbit egin die lau egileri, testu bat presta dezaten eta Jorge Oteizaren Homenaje a Velázquez obra aurkezteko baliatzen den “Bat, bi, hiru, lau horma” gailu eszenikoan irakur dezaten; eta Peter Friedl da lau egile horietako bat. Proiektua berariaz ekoitzi du Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoko “Egonaldiak. Artium Bildumaren inguruko lehengoratze-jarduerak” erakusketarako. Mar Villaespesa eta BNV producciones dira erakusketa horretako komisarioak, eta Bulegoa z/b, Fundación Rodríguez, Valentín Roma eta Laura Trafí-Prats lankidetzan aritu dira.
Peter Friedl-ek “Bat, bi, hiru, lau horma” gailu eszenikoari egin dion ekarpena aurkeztuko du, “Idazketa/Irakurketa” terminoari zuzenduta egongo den saioan. Saiorako berariaz idatzi duen saiakera irakurriko du, eta sakon aztertuko ditu idazkia prestatzeko erabili dituen ideiak (eta irudiak). Aurkezpena osatze aldera, artistak “OUT OF THE SHADOWS” (ITZALETATIK ATERATA) izeneko proiektuaren sarrera eskainiko du. Zatikatutako hiztegi bat da proiektu hori, Zipreko historiari buruzko tresna kritiko gisa egituratutakoa.
Glosarioak eskaintzen dituen aukerak aztertzeko molde ireki bat izango da aurkezpena. Glosarioa 2011ko otsailean jarri zen abian, Isidoro Valcárcel Medinari eskatutako definizio batzuk baliatuta. Glosarioaren bidez, eztabaida egin nahi da gure programan bat egiten duten diziplinek termino berari ematen dizkioten adierei buruz. Abian dagoen proiektu bat da, lankideek emandako ekarpenak baliatu, eta termino berriak sartzen baitira bera garatzeko.
* Aurkezpen hau Glosarioari lotuta dago, baita ere, “Bat, bi, hiru, lau horma” Bulegoa z/b-ren partaidetza “Egonaldiak. ARTIUM Bildumaren inguruko lehengoratze jarduerak” proiektuari. Mar Villaespesa eta BNV producciones dira proiektu horretako komisarioak.
Peter Friedl artista (1960) Berlinen bizi da. Erakusketa hauetan hartu du parte: documenta X (1997) eta documenta 12 (2007), Veneziako Bienalaren 48. edizioa (1999), Berlingo Bienalaren 3. edizioa (2004), Sevillako Arte Garaikideari buruzko Nazioarteko Bienalaren 2. edizioa (2006), Manifesta 7, Trento (2008), Kwangjuko Bienalaren 7. edizioa (2008), eta Sao Pauloko Bienalaren 28. edizioa (2008). Banaka egin dituen erakusketen artean, honako hauek nabarmendu behar ditugu: “luttesdesclasses”, Institut d’art contemporain, Villeurbanne (2002); “OUT OF THE SHADOWS: what is written cannot be unwritten”, Witte de With, Rotterdam (2004); “Peter Friedl: Obra 1964-2006” atzera begirako erakusketa, Museu d’Art Contemporani de Barcelona, Miami Art Central eta Musée d’Art Contemporain, Marseille (2006-07); “Working”, Kunsthalle Basel (2008); “Blow Job”, Extra City – Kunsthal Antwerpen; “Peter Friedl”, Rekalde Aretoa, Bilbo (2010); eta “Magnificence”, Guido Costa Projects, Turin (2011). Laurogeiko hamarkadatik aurrera, saiakera eta liburu ugari eman ditu argitara, hala nola, “Four or Five Roses” (2004), “Working at Copan” (2007), eta “Playgrounds” (2008). 2010. urtean, Sternberg Press argitaletxeak bere idazkien hautaketa-sorta bat argitaratu zuen izen honekin: “Secret Modernity: Selected Writings and Interviews 1981- 2009”.