“Etxe-giroko parlamentu gozoak”. Andrés Jaque.

by

Etxekoa eta publikoa dena eremu bereizi gisa asmatu eta proiektatuta daude. Erretorika partekatuetan, etxea loturarik ezaren gune despolitizatu gisa eraiki da. Gune publikoa, berriz, neutraltasunaren eta nahitasunik ezaren gune gisa dago eraikita. Berrikuntza Politikorako Bulegoak etnografia zabala prestatu du etxekoa denari buruz, eta horrek aukera ematen digu eguneroko antolakuntzak gune gisa berriz egituratzeko, eta gune horietan ‘etxekotzat’ jotzen ditugun afektibitatezko ehundurez teilakatzean eraikitzen da alde publikoa. Etxekoa dena, berriz, herritartasunak gaitzeko dagoen agertokitzat jo daiteke, eta, herritartasun horien bidez, gizakiak partekatutako eztabaidei loturik geratzen dira. Horixe izan da Bulegoak garatu duen arkitektura eta hirigintzako proiektu-sail baten gaia; besteak beste, proiektu hauena: TUPPER HOMES, Fray Foam Home proiektua (Kazuyo Sejima-ren gonbidapenez Veneziako Bienalean aurkeztua), IKEA DISOBEDIENTS (Arianda Cantis komisarioak gidatua) edo SWEET PARLIAMENT HOME (Gwangju-n eraikia Ai Weiwei-ren aginduz).

Andrés Jaquek (1971, arkitektoa ETSAM eskolatik, Tessenow Stipendiat 1997) Andrés Jaque Arquitectos bulegoa eta Berrikuntza Politikorako Bulegoari lotutako pentsamenduko plataforma zuzentzen ditu; biek ala biek arkitekturaren alderdi politikoa, eta horrek eguneroko bizitza instituzionalizatzeko bete dezakeen zeregina ikertzen dute.

( http://oficinadeinnovacionpolitica.blogspot.com/ )
( http://andresjaque.net/wordpress/ )