ZAPI ZURIA: JOSEBE MARTÍNEZ

by

EMAKUMEAK ETA ERBESTERATZEAK
2020ko otsailean, Bulegoa z/b-k Emakumeak eta erbesteratzeak (Mujeres y exilios) abiarazi zuen, Josebe Martínezek koordinatutako irakurketak, baina pandemia hastean ez zuen jarraipenik izan. Hiru saio izan zituen serieak: literatura dekolonialari buruzkoa, Espainiako Gerra Zibilean erbesteratutako emakumezko artistei eta intelektualei buruzkoa, eta, kultura-industriaren parte modura, biktimak gaur egun duen irudiari buruzkoa. Saio horien ondorioz, hiru ekarpenez osatutako esku-hartze bat aurkezten dugu: 1. Josebe Martínezen izengoitia den Kama Gutier-en Ciudad Final (2009) eleberriaren pasarte baten irakurketa, podcast formatuan. 2. Norma Mogrovejo irakasle, pedagogo eta pentsalari perutarrari eleberriari buruz egindako elkarrizketa baten transkripzioa. 3. Josebe Martínez eta Serbiako Yelena Cvejic artistaren arteko erbesteari buruzko elkarrizketa, podcast formatuan.

Zapi Zuria Bulegoa z/b-ren argitalpen-espazioa da, parte-hartzeak argitaratzeari eskainia.

Josebe Martínez. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Literatura Hispanikoan doktorea Kaliforniako Unibertsitatetik, San Diego. Irakasle aritu izan da Kaliforniako Estatuko Unibertsitatean, Mexikoko Ikastetxean eta Miamiko Unibertsitatean. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren PID2020-112913GB-I00 “Condición de extranjería. Escritoras latinoamericanas. América y Europa. Siglo XXI” (Atzerritartasuna. Emakumezko idazle latinoamerikarrak. Amerika eta Europa. XXI. mendea) ikerketa-proiektua zuzentzen du, baita Anthropos argitaletxeko Estudios Transatlánticos Postcoloniales saila ere. Argitalpen ugari ditu, Espainiako estatuko eta Hispanoamerikako politika hegemonikoen eta literaturaren arteko egungo harremanari buruz. Besteak beste, hauek nabarmentzen dira: Las intelectuales. De la II República al exilio, narratiba mexikar eta txikanoari eta zinema esperimentalari buruz egin dituen ikerketak, eta, fikziozko lan gisa, Kama Gutier izengoitiarekin aterako Ciudad final (2009).