MIA 5. ANTONIO GARCÍA ETA AMPARO LASÉN. LOTSAREN ZIRKUITUAK

by

Mintegi Iraunkor Arruntaren bosgarren saio honetan, Antonio Garcíak eta Amparo Lasének Lotsaren zirkuituak aurkeztuko dute. Mintegi  Arruntaren Bulegoa z/b eta Sociología Ordinariaren arteko lankidetza-programa publikoa da. 2020an eta 2021ean egiten ari da, elkarrizketen eta topaketen bidez, formatu birtualean eta presentzialean. Diego del Pozo Barriuso eta Leticia Sabsay izango dira saioko iruzkingileak.

LOTSAREN ZIRKUITUAK

Gure solasaldian, elkarrekin aurkeztuko dugu lotsa emozio bereziari buruz egiten ari garen ikerketa; afektu normalaren adibidea da lotsa, eguneroko bizipenak eta harremanak egituratzen eta mobilizatzen dituen eta eragiteko eta eragina jasateko modua den aldetik, eta, era berean, ordena eta ordenamendu sozialekin duen harreman estua kontuan hartuta, hau da, egituraketa eta bazterketa sozialeko prozesuei dagokienez, horiei ere egiten baitie erreferentzia normal terminoak. Izan ere, arauak edo egokia eta desegokia dena finkatzeko, mantentzeko eta zalantzan jartzeko moduak markatzen du, besteak beste, lotsa zerk eman diezagukeen, bai eta lotsatzeko eta gaitzesteko formak, egokitzat jotzen ez duguna eta egokiak zein diren eta ez diren ere. Gure ikerketak lotsaren zirkulazioari jarraitzen dio, intimitate-harremanetan soziabilitate- eta kalteberatasun-formen mapak egiten dituzten zirkuituetan, kontuan hartuta arau sozialekin duen lotura, bai eta lotsaren eta subjektibatzeko eta desubjektibatzeko prozesuen artean dagoen harreman estua ere, prozesu horiek lotura baitute interpelatzen gaituzten agindu eta itxaropen sozial batzuekiko sentitzen dugun egokitasunarekin –edo, hobeto esanda, desegokitasunarekin–. Hau da, dabiltzan lotsa horiek nola itsasten zaizkien gorputz, objektu, diskurtso eta egoera jakin batzuei. Ikerketako leihoen adibideekin ilustratuko dugu gure solasaldia, non generoak eta genero-harremanek ezinbesteko garrantzia duten: sarean partekatzen ditugun irudi digital pertsonalekin lotutako lotsak eta ahalkeak; eta luzaroan langabezian dauden gizonen bizipenetan eta harremanetan agertzen den lotsa.

Online / aurrez aurreko saioan parte hartzeko, idatzi helbide honetara bulegoa@bulegoa.org

Link Youtube: https://youtu.be/u4DVORkTxfA

Antonio A. García García. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko (UCM) Soziologiako irakaslea eta Sociología Ordinariako taldeko kidea da. Maskulinotasunei eta haien jira-birei buruzko galderak eginez, bere ikerketetan aztertu nahi du zein ondorio duen gizontasunak gorputzetan, afektuetan, eginkizunetan, etxeko lanetan eta haien (erre)produkzio kulturalean.

Amparo Lasén Díaz. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko  (UCM) Soziologiako irakaslea eta Sociología Ordinariako taldeko kidea da. Haren ikerketa-ildoak, lehenik, denborazkotasunei eta gazteen praktikei eta esperientziei lotuta egon dira, eta, gero, kultura digitalari, genero-harremanei, intimitateari eta afektuei lotuta.

IRUZKINGILEAK

Diego del Pozo Barriuso. Artista eta irakaslea Salamancako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean, eta C.A.S.I.T.A., Subtramas eta Declinación Magnética kolektibo artistikoetako kidea. Gaur egun, gorroto-formei buruzko proiektu bat ekoizten ari da.

Leticia Sabsay. Genero Ikasketen Saileko irakaslea London School of Economic and Political Science Universityn. Besteak beste, The Political Imaginary of Sexual Freedom (2016) argitalpenaren egilea da, eta Judith Butler eta Zeynep Gambettirekin batera editatu zuen Vulnerability in Resistance (2016).