CRISTIAN VILLAVICENCIO: ESPERIENTZIAREN TEKNOLOGIAK

by

  • Jama Coaque kulturako eskultura antropomorfoa (Integrazio Aroa, Kristo ondoko 800-1532) eta Haptic Cameras.

Cristian Villavicencioren aurkezpena eta Bulegoa z/b-ren espazioan esku hartzea, arte- eta ezagutza-bulegoan izandako egonaldiaren zati gisa. Guayaquilgo Arteen Unibertsitateko “Comuna” egonaldi artistikoen programarekin egindako lankidetza-akordioari esker egiten ari da Esperientziaren teknologiak proiektua.

Esperientziaren teknologiak lehen ariketa gisa proposatzen da, Ekuadorko Amazoniako Yasuní Parke Nazionalean 2019an –”Voces del Bosque” egonaldi-programaren barruan– eta, orobat, Guayaquilgo Museo Antropologikoaren eta Arte Garaikidearen Museoaren erreserba arkeologikoan erregistratutako materialak entzuteko eta ikusteko. Galdera hauek egiten ditu: Pentsa dezakegu teknologikoari buruzko jakintza kokatu desberdinak daudela, edo, Yuk Huiri jarraituz, kosmoteknikoak? Eta, zein da material horien izaera? Bulegoa z/b-ko esku-hartzean, bulegoko espazioko geruza geologikoak induskatu nahi ditu, ikus-entzunezkoen bidez, Amazoniako biztanleek orientatzeko eta ingurunearekin erlazionatzeko erabiltzen dituzten entzuteko metodo guztiz sofistikatuez pentsatzen dugun bitartean.

Martxoaren 24ko saioan parte hartzeko, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org

Edukiera: gehienez 15 lagun.

Bulegoa z/b guneko esku-hartzea –Silvia Coppolaren laguntzarekin egina– irekita egongo da martxoaren 25ean, 17:00etatik 20:00etara.

Cristian Villavicencio (Quito, 1984). Artista eta irakaslea Guayaquilgo Arteen Unibertsitatean (Ekuador). Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) ari da doktorego-tesiaren proiektua egiten. Bere lanak hainbat museo eta ekitalditan erakutsi dira, besteak beste, Fundación BilbaoArte Fundazioan; Montehermoso Kulturunean; Guggenheim Bilbao Museoan; Linzeko Ars Electronica jaialdian (Austria); 10 years Interface Cultures Exhibition erakusketan, Arte Actual FLACSO-n (Quito); Guayaquilgo Arteen Unibertsitatean. 2016an New Yorkeko eta Bilboko Guggenheim Museoek antolatutako Basque Artist Program-en parte hartu zuen. Ikerketa artistikoko egonaldiak izan ditu honako programa hauetan: Voces del Bosque – Yasuní Parke Nazionala, Ekuador (2019); York University, Sensorium Centre for Digital Media Research, Toronto (2015); Interface Cultures Department, Arte eta Diseinuko Unibertsitatea, Linz, Austria (2014); MA Studio, Pekin (2012).