Nabigatzeko formak: Kabotajea
INHABITANTS: ZER DA UR SAKONETAKO MEATZARITZA?
by
Inhabitants-en Zer da ur sakonetako meatzaritza? Bertatik Bertara/Tan Cerca 2020 programaren barruan Bilbon eta Santanderren Bulegoa z/b eta fluent lankidetzan egindako Nabigatzeko moduak: Kabotajea programaren parte da.
ZER DA UR SAKONETAKO MEATZARITZA?
Inhabitants-ek Nabigatzeko moduak: Kabotajea programarako egiten duen ekarpena esku-hartze grafiko batzuk dira, Margarida Mendesekin lankidetzan eginak, Bilbo eta Santanderko espazio publikoko hainbat puntutan hedatutakoak.
Lan grafiko hori Inhabitants ur sakonetako meatzaritzari buruz egiten ari den ikerketa baten parte da; izan ere, industria horren eskutik, ozeanoak mineralen erauzketarako azken muga korporatibo bilakatu dira. Grafikoak martxan dauden esplorazioei buruz ohartarazten du, Espainiako kostetan itsaspeko meatze berriak garatzeko plana hartuta. Itsas hondoa suntsitzeak, itsas bizitza eta ekosistemetarako mehatxua izateaz gain, arriskuan jartzen ditu ingurumen-arloko injustiziaren eta larrialdi klimatikoaren aurkako mundu-borroka.
Inhabitants kartelak 2021eko martxoaren bukaera arte egongo dira ikusgai Bilbo, Santanderreko eta inguruko hainbat tokitan:
BIZKAIA
Bilboko Ingeniaritza Eskola, Euskal Herriko Unibertsitatea-UPV/EHU
Ekologistak Martxan, Bilbo
Leioako Campusa, Euskal Herriko Unibertsitatea-UPV/EHU
PIE. Plentziako Itsas Estazioa
Ekoetxea Urdaibai
SANTANDER
Facultad de Ciencias de la Universidad de Cantabria
Museo Marítimo del Cantábrico
Centro Oceanográfico de Santander
Estación marítima de Santander
Librería GIL
Librería La Vorágine
Hirian pasieran ibili bitartean bideoak inhabitants-tv.org-en ikustera ere gonbidatzen zaitugu!
Inhabitants. Online ibiltzeko asmatutako bideoen eta dokumentalen kanala. Atal bakoitzean, gai bat aztertzen da: desagerpena, erauzketa, ingurumen-krisiak eta Antropozenoa. Pedro Neves Marquesek eta Mariana Silvak Inhabitants sortu zuten 2005ean.