Mintegi Iraunkor Arrunta
MIA 3. BILTZEKO GUNEAK: NEREA CALVILLO, MASSIMILIANO CASU, MIGUEL MESA DEL CASTILLO
by
Mintegi Iraunkor Arruntaren hirugarren saio honetan, Massimiliano Casuk eta Miguel Mesa del Castillok Espacios de/para el encuentro (Biltzeko guneak) aurkeztuko dituzte. Mintegi Iraunkor Arrunta Bulegoa z/b eta Sociología Ordinariaren arteko lankidetza-programa publikoa da. 2020an eta 2021ean egingo da, elkarrizketen eta topaketen bidez, formatu birtualean eta presentzialean. Nerea Calvillok komentarista lanean parte hartuko du.
BILTZEKO GUNEAK
Hasteko onar dezagun ez dagoela modurik gai honi modu neutralean eta kaltegabean heltzeko. Halakorik balego, ez litzaiguke interesatuko.
Aitor dezagun gure premisa. Espazio guztia argi-, bolumen- eta gainazal-jokoan, barrualdeen eta kanpoaldeen, beteen eta hutsen artean, konponduko delako ideiak mikaztasunez uzten gaitu: Hori al da guztia? Arkitekturak bizitza kolektiborako egiten duen ekarpena horretara mugatzen da?
Zorionez, ohikoa (askotan ustekabean) agertoki arkitektonikoen erdian agertzen da. Eraikinek, barne-diseinuek edo hirigintzak, askotan, gaitasun politikoak bereganatzen dituzte, beste gauza, pertsona, erakunde, desio eta teknologia batzuekiko harreman ezezagunetan “nahasten” direnean. Produkzioko, elkarrizketako, borrokako, eztabaidako eta, batzuetan, sorkuntzako topaketa dantzaria, ustekabeko programak eta ezusteko gauzatze harrigarriak sorrarazten dituena.
Biltzeko guneak topaketak distantzia eta bitartekaritza teknologikoen garaian arkitekturez pentsatzea proposatzen du. Ohikoari adi dagoen arkitektura aldarrikatzen du, horrela etorkizunean “mundu komun on” bat eraikitzeko.
Online / aurrez aurreko saioan parte hartzeko, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org
Link You Tube:
https://youtu.be/28S75vkE82A
Nerea Calvillo arkitektoa eta ikertzailea Centre for Centre for Interdisciplinary Methodologies-eko (University of Warwick) irakasle elkartua da. C+ arquitectas eta In the Air ingurumen-bisualizazioko proiektua sortu zituen, eta bere lana nazioartean aurkeztu, erakutsi eta argitaratu da. Ingurumen-kutsaduraren alderdi materiala, teknologikoa, politikoa eta soziala ikertzen du, eta arkitektura, zientzia eta teknologia, azterketa feministak, materialismo berriak eta hirietako ekologia politikoak elkartzen jarduten du. Gaur egun Aerópolis-en ari da lanean, atmosferaren kutsadurari, politika toxikoei, polenari eta queer ekologia politiko urbanoei buruzko testuan.
Massimiliano Casu ikertzen eta esperimentatzen ari da, hiri-espazioa sozialki ekoizteko beste modu batzuk bilatzeko, artea eta kultura eta batez ere musika eta soinua funtsezko tresna gisa erabiliz. Arte-sorkuntzan, kuratoretzan, kultura-kudeaketan, ikerketan eta irakaskuntzan dihardu, eta interes berezia du praktika kolektiboetan, komunitarioetan eta prozesualetan. Grupal Crew Collective-ren parte da.
Miguel Mesa del Castillo arkitekturan doktorea, ikertzailea eta irakaslea da Alacanteko Unibertsitateko Proiektu Arkitektonikoen arloan. Bere lana naturaren, politikaren, diseinuaren, gizartearen eta teknologiaren arteko zeharkako harremanei buruzkoa da. miguel.mesa@ua.es