KEYNA ELEISON: AKATS-ESPERIENTZIEZ: KURATORIA ETA ASKATASUNAK

by

Ikusteko ahalmenak. Nire burua irudikatzeko modua akatsari lotuta egon da beti. Pertzepzio horren ondorioz, aukeraz betetako eremu batez ohartu nintzen: beti nahastu izan naizenez, nahi dudana egin dezaket.

Askatasuna, ekintza plural gisa hartuta: askatasunak. Ezarritako mugen barruan dauden aukeretatik jarduteko.

Mikro-inplosio ariketak.
Zenbait ekitalditan hautemandako intelektualitateak.
Publikoa ez dena eta egiturazkoa, eragindako pitzaduretarako pizgarri gisa.
Artearen ekintza. Akatsari irekia, kuratoretzako ekintza gisa. Neure burua kuratore modura hautemateko eta jarraitzeko esperientziak.

Jan, entzun, mugitu, edan eta hitz egingo dugu, landa-ikerketa, denbora-espazioa eta hizkuntza egiteko modu gisa.

Keyna Eleison. Kuradorea. Ikertzailea, Griot oinordekoa eta xaman, kontalaria, kantaria, antzinako kronista. Artearen Historiako masterra eta PUC–Rioko Artearen eta Arkitekturaren Historiako espezialista (Rio de Janeiroko Unibertsitate Katoliko Pontifizioa); UFRJn Filosofian lizentziatua (Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala). Valongo Wharf Archaeological Site (UNESCO) eskualdeko Afrikako Ondarearen Batzordeko kidea. SIART Artearen Nazioarteko X. Bienaleko kuradorea Bolivian. Gaur egun, Contemporary& aldizkarian idazten du, eta irakaslea da Rio de Janeiroko Parque Lage Arte Bisualen Eskolako Doako Prestakuntzako Programan.