18 argazki eta 18 istorio
18 pictures and 18 stories / 18 fotografías y 18 historias: liburuaren aurkezpena eta bi tailer
by
Urriaren 4an (ostirala), 18 pictures and 18 stories / 18 fotografías y 18 historias (18 argazki 18 istorio) argitalpenaren aurkezpena izango da Londresen, Tate Modern galerian. Horrenbestez, buru emango zaio Isidoro Valcárcel Medina eta Amsterdameko If I Can’t Dance I Don’t Want To Be Part of Your Revolution plataformarekin izandako lankidetza-proiektuari. Bulegoa z/b ekimenak eta If I Can’t Dance plataformak liburua aurkeztu ondoren, artistak “Ser traducido” (Itzulia izatea) hitzaldia irakurriko du. Gero, Valcárcel Medina solasean arituko da Esther Ferrer eta Dora Garcíarekin.
18 pictures and 18 stories / 18 fotografías y 18 historias argitalpena ingelesez eta gaztelaniaz aterako da. Bulegoa z/b ekimenak asmatutako izen bereko kuradore-proiektuan sartuta dago, eta gonbidatutako 22 egileek 2012. urtean hainbat erakundetan aurkeztu zituzten kontakizunak biltzen ditu barruan. Testu bakoitzaren abiaburua Valcárcel Medinak 2011. urtean egin zuen Performance in Resistance saileko 18 argazkietako bat da. Bulegoa z/b ekimenarekin batera If I Can’t Dance plataformaren Performance in Residence programan parte hartzeko egin zioten gonbidapenari eman zion erantzuna izan zen sail hori. Rocío Areán Gutiérrezek egin zituen argazkiak. Haietan artista agertzen da, 1965. eta 1993. urteen artean hainbat hiritan egin zituen ekintza batzuetan diharduela.
Filiep Tacq-ek diseinatu du 18 pictures and 18 stories / 18 fotografías y 18 historias liburua. Isidoro Valcárcel Medinaren Performance in Resistance sailaz gain, hainbat egileren testuak bildu dira. Hona hemen egileak: Pierre Bal-Blanc, Koen Brams, José Díaz Cuyás, Juan Domínguez, Nuria Enguita Mayo, Jon Mikel Euba, Esther Ferrer, Dora García, GEACC—Grupo de Estudos em Arte Conceitual e Conceitualismos no Museu, Moosje Goosen, Isaías Griñolo, Miren Jaio, Manuel Martínez Ribas, Emilio Moreno, Aimar Pérez Galí, Esteban Pujals Gesalí, Pedro G. Romero, Isidoro Valcárcel Medina, Jaime Vallaure, Myriam Van Imschoot, Azucena Vieites eta Carla Zaccagnini.
Londresko Tate Modern galerian aurkezpena egin aurretik, 2012. urtean, 18 pictures and 18 stories / 18 fotografías y 18 historias eta Performance in Resistance toki hauetan izan ziren: If I Can’t Dance at Het Veem Theater, Amsterdam; Bulegoa z/b, Bilbo; Fundació Antoni Tàpies, Bartzelona; CAC Brétigny, Gran París; BNV Producciones, Sevilla; Playground Festival in STUK/Museum M, Lovaina; Museu de Arte Contemporânea, Universidade de São Paulo, MAC USP, Sao Paulo.
18 pictures and 18 stories / 18 fotografías y 18 historias Isidoro Valcárcel Medinaren Performance in Resistance sailari lotuta dagoen proiektu bat da, eta Bulegoa z/b ekimenak sortu du.
2013ko urriaren 2a eta 3a
18 pictures and 18 stories / 18 fotografías y 18 historias argitalpena Londresen aurkeztearekin bat, Bulegoa z/b ekimenak eta If I Can’t Dance plataformak bi tailer egingo dituzte hiru horretan.
Urriaren 2an (asteazkena), Bulegoa z/b eta If I Can’t Dance plataformak tailer batean hartuko dute parte, Goldsmiths Collegeko MFA Curating-eko ikasleekin, gonbidapena jaso baitute beren kuradore-programak bertan aurkezteko eta lankidetzaren esperientziaz hitz egiteko.
Hurrengo egunean, urriaren 3an, Bulegoa z/b ekimenak tailer bat gidatuko du Open School East-en, Valcárcel Medinaren Performance in Resistance saileko 18 argazkiak eta 18 pictures and 18 stories / 18 fotografías y 18 historias argitalpenerako idatzitako testuak lan egiteko material gisa hartuta. Jatorrizko proiektuaren prozedurari jarraiki, Valcárcel Medina telefonoan egongo da, harremanetan jartzeko moduan, tailerreko parte-hartzaileek egiten dituzten galderei erantzuteko.
( http://www.openschooleast.org )
Etxepare Institutuak ekimen hauen laguntzailea izan da.
18 pictures and 18 stories / 18 fotografías y 18 historias honako instituzioek ekoiztu dute elkarlanean: BNV Producciones, Sevilla; Bulegoa z/b, Bilbo; CAC Brétigny, Paris Handia; If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution, Amsterdam; Museu de Arte Contemporânea da Universidade de São Paulo (MAC USP); STUK arte zentrua/Museum M-ko Playground festibala, Lovaina; Fundació Antoni Tàpies, Bartzelona; Tate Modern, Londres; eta Het Veem Theater, Amsterdam.
18 pictures and 18 stories / 18 fotografías y 18 historias performanceak eta liburua Corpus: a network for performance practice-n laguntzari esker gauzatu dira. Corpus Europar Batasunak finantzatutako ekimena da.