IN QUALCHE LUOGO LONTANO: ROMA 1: BULEGOA Z/B

by

Bilboko ikuspegia Solokoetxeko eskaileretatik.

2021eko maiatzaren 3an, 18:00etan, Espainiako Akademian, Erroman.

In Qualche Luogo Lontano: Roma (In Some Far Place: Roma) programaren lehenengo saio honetan Miren Jaiok eta Leire Vergarak Bulegoa z/b aurkeztuko dute.

In Some Far Place: Roma da Erroman Space is The Place/The Place is Space barruan egiten den programaren izenburua. Bulegoa z/b ekimenak 2018an hasitako ikerketa-proiektu honen helburua da artea praktika kritiko gisa aztertzea, tresnak eskaintzen baititu gelditzeko, begiratzeko eta munduan kokatzeko, baita egoerak sortu, bizitzeko moduak irudikatu eta espazioa sortzeko. Aldizkako topaketen bidez egituratuta, hainbat forma hartzen ditu, hala nola aurkezpenak, irakurketa-saioak, ibilaldiak, lurraldearen gaineko ekintzak eta hainbat arte-ekoizpen.

IN SOME FAR PLACE: BILBO
Solokoetxe Bilboko goialdeko auzoetako bat da. Bertan dago Bulegoa z/b, arte- eta jakintza-bulegoa, duela 10 urte lau emakumek abian jarritakoa –Beatriz Caviak, Isabel de Naveránek, Miren Jaiok eta Leire Vergarak–. Auzoa Zazpikaleekin lotzen duten eskaileren barandara ateratzen bazara, toki horretatik, urrutian, Serantes ikusiko duzu –Fuji mendiaren gisa zerumugan islatuz–, eta Pagasarri, Artxanda eta beste mendi batzuetako hegalak ere bai, baina ez duzu Bilbo berriaren arkitekturaren aztarrenik ere sumatuko.

Espainiako Erromako Akademia ere goialde batean dago, San Pietro in Montorio-n. Maiatzaren 3an, 18:00etan, soinu-irudi batzuk partekatuko ditugu terrazetako batetik, lagungarri izango baitzaizkigu Bilbo eta Erroma artean paralelismoak marrazteko.

In qualche luogo lontano: Roma 2020-2021 ikasturterako Arte, Hezkuntza eta Kulturako MAEC-AECID beken esparruan egindako proiektua da, Erromako Espainiako Errege Akademiarako beka-programaren barrukoa.

Jarduera honetan Etxepare Euskal Institutuak parte hartzen du.