Posts Viendo los archivos del año: "2012"

Kontzertua: hitzaren jatorria 1660 urtearen inguruan, Fr. concert (XVI. mendea) “hitzarmena, adostasuna, harmonia”; It. concerto “kontzertua, harmonia,” concertare “bat etorri edo elkar hartu”.* Kontzertu baten oinarriak, normalean, “hitzarmena, adostasuna eta harmonia” baldin badira; orduan, ez-kontzertu baten oinarriak desadostasuna, desakordioa eta zarata dira. Hizkuntzakoa ez den inprobisazioan, uste izaten da batek musika guztia erabil dezakeela…(Gehiago irakurri)

Irudizko saio estetiko bat, praktika artistikoa materialtasuna aztertzeko laborategi gisa hartuta, eta materialtasuna gizarte garaikidearen oinarri diren mitologietako askori eusten dien eraikuntza sinboliko modura ulertuta. Saioan, materialtasunaren kontzeptuarekin uztartuta dauden irudien saiaketa bat proiektatuko da. Arte garaikidean dauden osagai plastikoetatik ibiliko da, eta harremanak eta genealogiak eratuko dira garai eta esparru desberdinekin. Saioan aditzera emango…(Gehiago irakurri)

“Artzain batek txakur bat, ardi bat eta aza bat eraman nahi ditu ibaiaren ertz batetik bestera. Txalupa bat du horretarako, baina, berarekin batera, ‘gauza’ bat baizik ezin du barruan sartu, esandako hiru horietatik. Txakurra ardiarekin bakarrik geratzen bada, jan egingo du. Ardia azarekin bakarrik geratzen bada, jan egingo du. Zer egin behar du artzainak?” Idazketaz…(Gehiago irakurri)

17:00 – 21:00 Mintegi honen bidez, sarrera egin nahi diogu gizarteko eta praktika artistiko garaikideetako antzerki-izaera kontzeptuari, eta antzerki-izaera disidentea izateko aukerari buruzko eztabaidari. Horretarako, labur ekarriko ditugu gogora antzerkiak bere baitatik ateratzeko izan dituen molde desberdinak, edota beste praktika artistiko edo sozial batzuek antzerkira jotzeko izan dituzten moduak. Bestalde, sortzaile garaikide…(Gehiago irakurri)

Jauzika, biraka eta atzeraka eginez noa aurrera. Aurrera egitea aurrera egin gabe. Aurrera egin bezain laster, nire urratsen arrastoan itzultzen naiz, bitan banatzen naiz, hautatutako bidea zalantzan jartzen dut, hiru urrats egiten ditut, urrats horien arrastoan itzultzen naiz, beste alde batetik jotzen dut, zalantzan jartzen dut berriz hautatutako bidea, neure burua gezurtatzen dut. Abian jarri…(Gehiago irakurri)

Ángela Palaciosek proposatutako ikus-materiala proiektatzea. Proiekzioa ikusi aurretik, proposamena aurkeztea. Proiekzioa: Land of the Pharaohs (Howard Hawks, 1955). Hollywoodeko garai epikoko film honetan, hilobi bat eraikitzen dute, Khufu faraoia eta bere ondasun guztiak bertan gordetzeko, faraoiaren bigarren bizitzan. Ángela Palaciosek Zinema ilegaleko saio hau proposatu du irudiak berriz egiteko eta urruntzeko prozesuak lantzeko. Hortik…(Gehiago irakurri)

São Tomé Revisitado lana instalazio eta performance baten bidez egituratuta dago, eta, bertan, ikusgai jartzen dira prozesuan erabilitako materialak. Silvia Zayasek bere amarekin elkarlanean egin du lan hau, Isabel Serrarekin. Barneko oroimen eta ahanzturatik abiatu da, 60-70eko hamarkadetan Portugalgo kolonia izan zen São Tomén (Afrikan) grabatutako familiaren artxiboko 8 mm-ko…(Gehiago irakurri)

Bulegoa z/b-ren bigarren urteurrenaren ospakizun-jaia. Pintxoak, edariak eta jarduera hauek: 19:00. Rosa Parmak Riot Flesh-erako diseinatutako Bulegoa z/b-ren kamisetaren aurkezpena. ( http://riotflesh.wordpress.com/ ) ( http://www.rosaparma.com ) 19:30. San Anton Abesbatzaren emanaldia ( http://www.sanantonabesbatza.net/ ) 20:00. Chico y Chica-ren cocktail honen aurkezpena: “GIN…(Gehiago irakurri)

Bob Curwenek proposatutako proiekzioa eta, horren ondoren, solasaldia. Proiekzioa: Hiru anaia (Tre fratelli) (Francesco Rosi, Italia, 1981) Aitak deitu ondoren, hiru anaia Italiako hegoaldean dagoen beren jaioterrira itzultzen dira, amaren hileta-elizkizunetara joateko. Hiru anaiek hiru ikuspegi desberdin irudikatzen dituzte, hirurogeita hamarreko hamarkadaren bukaerako Italian, ustelkeriak eta indarkeria politikoak kolpatutako gizarte hartan zeuden hiru ikuspegi…(Gehiago irakurri)