ZINEMA_ILEGALEKO 92. SAIOA

by

Rocío Agudok aukeratutako bideoen proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.

Zinema_Ilegaleko 92. saioa Vinita Gatneren Offeringsekin batera aurkeztuko da, Solokoetxeko udako solstizioaren esparruan. Jardunaldi hori Bilboko Solokoetxe auzoko hainbat espaziok 2015 geroztik batera antolatzen dugun ospakizuna da.

Ordutegia: 17:30-22:00

THE ROOF THE ROOF THE ROOF IS ON FIRE
VHS zinta batzuk aurkitu nituen eta ez dakit zer pentsa. Noizean behin ikusten ditut, inoiz ez osorik. Esango nuke duela hogei bat urte grabatutako berbenak direla.

Ez dakit nola hurbildu material horretara, ez dakit dantza egin nahi dudan. Aspaldi-aspaldiko sentimendu bat etortzen zait Follow the leader entzuten dudanean, baina ez dut horretaz hitz egin nahi.

Kantaria ikusten dut baten batek grabatu zuelako, hori al da obeditzea? Ni ari naiz hari agintzen hemendik?

Kamera-kantaria-publikoa eskema ikusten dut, baina ez nago batere ziur ordenaz eta hierarkiez.

Konturatzen naiz mugimenduez, jarraitzeaz edo akatsaz.

Halako batean horrek guztiak kezkatzen nau, ez dut gehiago begiratzen.

Agian modua izango dut neutraltasun partzial batetik hurbiltzeko, espazio arrotz batetik, baldintza arrotzetatik, nirea ez den zerbaiten bateratze-lanetik abiatuta. Jaso. Begiratu. Kantuetako bertso batzuek asko erakartzen naute: Ezkerra, eskuina, left, right / Begiratzen dizudanean eta begiratzen ez didazunean / Dantzan, dantzan, lagunak adio, adio.

Beldurra ematen dit umoreak, baina seguruena ez zuen horrela izan behar: azken batean beldurra ematen dit iseka egiteak jende horri, nota altu bati, barregarria iruditzen zaidan aurkezpen-esaldi bati.

Konfiantza dago, eta barruan beldurra dago, eta beldur horrekin atsegin pixka bat hartzen dut, eta esaten dut, tira, honekin guztiarekin zerbait egingo dut, mugimendu bat, nahiz eta lekualdaketa txikia izan, seguruena beste leku batera eramango bainau, baina, bestela ere, ez da ezer gertatzen.

Rocío Agudo (Zaragoza, 1996). Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboko Masterra (UPV/EHU, 2020) eta Arte Ederretako Gradua (Zaragozako Unibertsitatea, 2018). Halaber, prestakuntza jaso du, JAIn, praktika artistikoen institutuan (Tabakalera, 2020). Egonaldiak egin ditu Bilbaoarten (Bilbo, 2021), CentroCentron (Madril, 2020), Center for Basque Studies-en (AEB, 2019) eta Etopían (Zaragoza, 2019). Bere lana banaka erakutsi du Gasteizko Montehermoso Kulturunean, eta taldeka Artiumen (Gasteiz) eta Zaragozako IAACC Pablo Serranon, besteak beste.