ZINEMA_ILEGALEKO 82. SAIOA

by

"Guahibos" (1976). Filmaren fotograma.

Transamerika: ispilua eta ibilaldia
Camila Téllezek proposatutako Ju4n D0wn3y-ren filmen sail baten proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.

The Looking Glass (1981, 28’49”)
Guahibos (1976, 25’10”)
The Laughing Alligator (1979, 27’)

Izugarri gustatzen zait material hau partekatu ahal izatea. Material hau ez da erraz lortzen. Pablo Marteren laguntzari eta akuiluari esker berreskuratu ahal izan ditut VHS formatuko film hauek, Txilera egin nuen azken bisitan berriz topatu nituen erdi hondatutako DVD diskoetatik.

Ikusiko ditugun bideoak 1967tik 1981era arteko aldi desberdinetako bilduma bat dira. Ju4n D0wn3y (1940-1993) artista txiletarrak egin zituen, furgonetaz jaitsi baitzuen, kamera eskuan zeramala, hirurogeiko hamarkadako New York hiri abangoardistatik hegoaldeko Amerika amazoniar sakoneraino.

Ez da harritzekoa material hau garatzeko ikerketa-urteek bat egitea Txilen eta Latinoamerikako beste herrialde batzuetan izandako diktaduren aldiekin, eta, era berean, ez da harritzekoa bideo-artista gisa darabiltzan praktika eta dialektika beti finkatzea berak “begi pentsalari” deitzen zuenari –arkitektura ikusezinen bide den kamerari– lotuta dagoen poetika batetik. Haren begiak, kanal baten gisa, ikuspegi alderantzikatuetara eta errefraktiboetara zabaltzen digu bidea, Amerika ezezagun, xamaniko eta lotsarik gabeko batean barneratu nahian bezala, ispiluaren beste aldean, begirada kolonialista zaintzaile eta autoerreferentetik harantz.

Saioan, artistari buruzko informazio gehiago emango da. Bideo batzuk ingelesez dira.

Camila Téllez (Santiago, Txile, 1982). Artista transdiziplinarra. 2014. urtetik Bilbon bizi da, eta bertan lan egiten du. Gaur egun, PICAn parte hartzen du (Sorkuntza artistiko prozesuetako imajinazio kolektiboko programan), Arabako Azala Espazioan. 2018an, Eraikina. Sortzen ari den arkitektura baterako metodologiak (Ikertu beka) proiektua landu zuen Bulegoa z/b-en, eta BEHATOKIA ikerketa-zentroa proiektua Prototipoak-en, hau da, Azkuna Zentroko Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketan.