Zinema_ilegala
ZINEMA_ILEGALEKO 75. SAIOA
by
Gora outsider-a!
Beatriz Sánchezek proposatuta, Youtubeko zenbait bitxikeriaren proiekzioa eta, horren ondoren, solasaldia.
Nolakoa izango litzateke bideoarte independentea, bideoartea funtsean badela ikusita?
Besteak beste, izan nahi ez duena.
Youtuben aurkitu dituan bitxi txiki batzuen bilduma aurkeztuko dut, “Nire gogokoenak” titulupean. Ziurrena, gordeta ditudan pieza hauek inspirazioa izango dira nire lan pertsonalerako, edo nola-halako ‘klik’en bat egingo didate buruan. Bakoitzaren hautuan, ez dago erlaziorik, ez kategoriarik, ezta koherentziarik ere. Klip hauetako askok itxuraz ez dute artea izateko asmorik, baina, duten eragina ikusita, gerta liteke egile-artelan batek gugan izaten duen eragina bera ere gainditzea. Gonbit egiten dizuet funanbulisten modura sokan ibiltzera, artetzat hartzen dena eta amateur deitzen duguna bereizten dituen soka mehe horretatik.
Bideo-aukeraketa gozo honetan, hashtag hauek erabiliko ditugu:
#tutorialak #esperimentala #umorea #absurdoa #antiartea #DIY #anonimoak #denabalekoa# #outsidermedia #poesiabisuala #ezustekogonbidatua #desobedientzia #Bseriea #metabideoa #sareak #oharkabeak
Oharra: Bilera amaitu ondoren ezusteko bat egongo da.
Beatriz Sánchez. Marrazkilaria, performer-a, ikus-entzunezkoen sortzailea eta ekintzaile digitala da. Hainbat frontetan jarduten du, diskurtso heteronormatiboak eta informazioaren gizarteak gugan duten eragina aztertzen. Beatriz Sánchezek hainbat estrategia eta teknika erabiltzen ditu: parodia, absurdoa aipatzea, deriba, bideoa, gif animatua, marrazkia, gorputz-protesiak, performancea, graffitia, etab.
www.beatrizsanchez.net