ZINEMA_ILEGALEKO 118. SAIOA

by

  • Mirror (Keith Sanborn, 1999)

  • Introduction to the End of an Argument (Jayce Salloum & Elia Suleiman, 1990)

  • Introduction to the End of an Argument (Jayce Salloum & Elia Suleiman, 1990)

Introduction to the End of an Argument (Jayce Salloum eta Elia Suleiman, 1990, 45 min) lanaren proiekzioa eta, aurrez, Hacking (Manuel Saiz, 1999, 5 min) eta Masaje (Iván Zulueta, 1972, 3 min 14 s) film laburrak, eta Keith Sanborn-en film laburren aukeraketa labur bat. Irene Landak proposatutako saioa, eta ondoren solasaldia.

Internazional Situazionistaren arabera, “Détournement” (hitzez hitz, “desbiderapena”) praktikak lehendik zeuden elementu estetikoak lapurtu, eta berezko testuinguru berrietan berrantolatzen zituen.

Irudi bat ez da irudi huts bat. Edo, behintzat, ez da bere kabuz bakarrik. Legegintza-, ekonomia- eta gizarte-egiturek zeharkatzen dute, eta horiek zehazten dute nork ekoizten duen, eta arautzen dute nola zirkulatzen duen eta nola kontsumitzen den. Erakusketa honetan bildutako film guztiek ariketak egiten dituzte irudiak mugatzen dituzten egiletza-/jabetza-/eskubide-mugekin hausteko.

Video Hacking filmak bideoklubetako pirateatze-jardueraren materialtasuna eta copyrighta desbideratzeko praktikak erakusten ditu. Keith Sanborn eta Iván Zuluetaren film laburrek zalantzan jartzen dute irudiaren gaineko “eskubide etena”, aldatzeko egokia den material zinematografiko komertzialarekin lan egiten baitute. Hedabideetatik hartutako materiala birmuntatzeko antzeko estrategia baten bidez, Introduction to the End of an Argument lanean, Mendebaldeak nahita sortutako kultura bisualari darion Orientalismoa jartzen da agerian, botereak lapurtutako irudia berreskuratzeko asmoz.

Irene Landak (Bilbo, 1995) Bilbotik ikertzen, ekoizten eta pentsatzen du. Teoria Kritiko eta Kulturaleko Masterra ikasi zuen Vienako Akademian. Lankidetzan aritu da eta komisariotzan trebatu da bertako gune kulturaletan eta museotan. Gaur egun, lan-kategoriaren inguruko mitologia eta narratiba kulturalak ikertzen ari da, eta, idazketaren eta espazioaren bidez, deseraikitzen ari da logika neoliberalak soldatapeko lanaren gainean proiektatzen dituen arrakasta, autoerrealizazio eta ahaleginaren fikzio identitarioak.