ZINEMA_ILEGALEKO 117. SAIOA

by

  • Scenes of the Occupation from Gaza (Mustafa Abu Ali, Palestina, 1973)

  • UNDR (Kamal Aljafari, Palestina, 2024)

  • A Night We Held Between (Noor Abed, Palestina, 2024)

Mustafa Abu Ali-ren Scenes of the Occupation from Gaza (Palestina, 1973, 11 min), Kamal Aljafari-ren UNDR (Palestina, 2024, 15 min), eta Noor Abed-en A Night We Held Between (Palestina, 2024, 30 min) lanen proiekzioa. Nour Bishouty eta Adrian Schindler-en proposamenez. Proiekzioaren ondoren, solasaldia.

Muntatze-lana osotasunaren eta hausturaren artean dabil kontraesanean; aldi berean desegiten eta osatzen duen praktika bat da. Programa honetako hiru filmek estrategia desberdinak erabiltzen dituzte begiratzeko eta irudietan esku hartzeko. Horietako bakoitzak gonbit egiten dio ikusleari bere zeregina onar dezan –zinemagileenarekin batera– Palestinako historiografiaren ezinbesteko desartikulazioa ulertzeko. Errepikatzen eta eteten duten koreografien bidez, haustura metodoa eta esanahia izanik, irudi, narratiba, leku eta aurpegi desjabetuak berreskuratzen dira.

Scenes of the Occupation from Gaza lanean, Mustafa Abu Alik berriz argitaratzen ditu Frantziako albistegien irudiak zinematografikoki eta politikoki subertsiboa den lan bat ekoizteko. UNDR lanean, Kamal Aljafarik aireko filmazioen materiala bereganatu, eta hori erabiliz gogoeta asaldagarri bat egiten du beti erne dagoen okupatzailearen begiradari buruz. Azkenik, Noor Abed-en A Night We Held Between filmak Palestinako Popular Art Centre-ko (PAC) artxiboan aurkitutako abesti bat du abiaburu, eta soinuen eta lekuen geruzak tartekatuz, historia erkatzen du gogora orainaldi kolektibo gisa.

Filmak dohainik aurkeztuko dira zinemagileen eta Palestine Film Institute-ren kortesiaz. Animatu eta egin dohaintza bat Palestinako Film Institute-ri. https://www.palestinefilminstitute.org/en/donate

Nour Bishoutyk eta Adrian Schindler-ek 2025eko irailean dute egonaldia Bulegoa z/b-n.